euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hitzaldi batek biziarazi zuen Gernikarekiko gomuta Buenos Aireseko Liburu Azokan; atzo bukatu zen Azoka

2007/05/08

Teresa de Zavaleta Buenos Aireseko Azokan eskaini zuen mintzaldian (argazkia EuskalKultura.com)
Teresa de Zavaleta Buenos Aireseko Azokan eskaini zuen mintzaldian (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Atzo itxi zituen ateak Buenos Aireseko XXXIII. Liburu Azokak. Argentinako euskal komunitateak Gernikako bonbardaketan hil eta zauritutako biktimak gogora ekarriz hitzaldia eskaini zuen bere baitan apirilaren 27an. Berrehun bat lagun bildu ziren eta Aitor Alava dantzariak aurresku bat dantzatu zuen Gernikan hildakoen omenez. Ondotik Teresa de Zavaleta irakasle eta Euskaltzaleak elkarteko lehendakariak mintzaldia eskaini zuen, gertakariak azalduz.
Joan den apirilaren 27an eta Buenos Aireseko Liburu Azolaren barruan Por qué Gernika? A 70 años mintzaldia izan zen entzungai. Hizlaria Teresa de Zavaleta izan zen, Buenos Aireseko Unibertsitatean lizentziatutako historia irakaslea eta Euskaltzaleak elkarteko lehendakaria. Ekitaldia José Hernández aretoan egin zen eta berrehun lagundik gora bildu ziren bertan, entzuleen artean hainbat euskal elkarteen ordezkariak. Arratsaldeko 17:30tan hasi zen ekitaldia, Mariluz Artetxe, FEVAko lehendakariak aurkeztuta. Ondotik Aitor Alava dantzariak ohorezko aurreskua dantzatu zuen bonbardaketan hildakoak gogoan.

Hitzaldian Teresa de Zavaletak Euskal Herriaren historiari buruzko datu orokorrak eskaini zituen, jarraian Bizkaiko foru sistemaren nondik-norakoak eta sistema horren kontra egin ziren erasoak azalduz. Honen haritik historia irakasle euskal-argentinarrak Gernikak euskaldunentzat duen esangura aipatu eta bonbardaketa euskal eskubideen eta nortasunaren ikur honen aurkako erasoa izan zela esan zuen. Mintzaldia azaltzeko Zavaletak diapositibak eta hainbat dokumentaletako irudiak erabili zituen. Bukatzeko bertan bildutakoek Iparragirreren 'Gernikako Arbola' abestu zuten.


Lotura interesgarriak

FEVA
www.fevaonline.org.ar

Euskaltzaleak, Buenos Aires
www.euskaltzaleak.org.ar

FEVAren historiari buruzko liburua aurkeztuko dute
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko apirilaren 16ean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia