euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hauteskundeak Argentinako Euskal Echea kultura eta ongintza elkartean: Enrique Fagoaga, lehendakari

2011/09/06

Enrique Fagoaga, Euskal Echea-ko lehendakaria
Enrique Fagoaga, Euskal Echea-ko lehendakaria

PUBLIZITATEA

Elkarteko araudiak markatzen duenari jarraiki Buenos Airesko Euskal Echea kultura eta ongintza elkarteak bere buruzagitza berritzeko hauteskundeak egin ditu. Ohiko Batzar Nagusia abuztuaren 10ean egin zen eta bertan aurreko urteko txostena eta balantzea onartu ziren, lehendakari geratu zelarik Enrique Fagoaga. Berarekin batzordekide, Marta Urruspuru, lehendakariorde; Simon Pedro Soroet, idazkari; Enrique Aramburu, idazkariorde; Juan Alberto Soroet, diruzain; eta Julio Andres Baqueriza, diruzainorde.

Buenos Aires, Argentina. Mende pat pasexe daukan Euskal Echea elkarteko Ohiko Batzar Nagusia abuztuaren 10ean egin zen, asteazkenez, eta 2011/02/28an itxitako jardunaldiko txosten eta balantzea onartu ondoren, 2011-2013 aldirako agintzaritza hautatzeko bozketa egin zen, honako ondorioz:

-Lehendakari: Enrique Fagoaga
-Lehendakariorde: Marta Urruspuru de Henning
-Idazkari: Simón Pedro Soroet
-Idazkariorde: Enrique Aramburu
-Diruzain: Juan Alberto Soroet
-Diruzainorde: Julio Andrés Baqueriza

-Batzordekide titularrak: Rodolfo Francisco Azcueta Rosés, María Elena Lizaso de Azcueta, Ernesto Juan Berisso, María Luisa Espaïn, Enrique Augusto Hasperué, Carlos Ernesto Jaureguiberry, Celia E. Pairetti Dufau, Mariana Etchegoin de Zarazaga

-Batzordekide ordezkoak: Crisanto Ayanz, Alberto Burs, Mercedes Etchegoin, María Victorias Burs de Galindez, Eduardo Lizaso, María del Carmen Solimano Etcheberry, Tomás Uranga, Francisco Javier Zubarán

-Ohorezko epaimahaikideak: Ricardo Arancedo, Juan José Guaresti (n), Michel S. Iriart, Patricio Jaca Otaño, Abdón Lizaso Bilbao, Raúl Salaberren

-Kontu ikuskatzaile titularrak: María Teresa Azcueta de Massa, Martín Simón Olaizola

-Kontu ikuskatzaile ordekoak: María Pilar Vildosola Lasuen de Fagoaga , María Elena Azcueta de Gahan



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia