Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hasi da Boiseko 'Basque Block'eko kantxan Emakumeen Euskal Pilota Goma Paleta Nazioarteko Txapelketa

Hasi da Boiseko 'Basque Block'eko kantxan Emakumeen Euskal Pilota Goma Paleta Nazioarteko Txapelketa

2010/07/26

Jaialdi 2010eko ekitaldien barnean atzo hasi zen Boisen Emakumeen Goma Paleta Nazioarteko Txapelketa, astebeteko iraupenez eta finala datorren ostiralean, uztailaren 30ean, arratsaldeko seietan jokatuko dela. Munduko Pilota Batzarrak NABOrekin eta Jaialdiko antolatzaileekin batera eratuta, norgehiagokak sei talde bilduko ditu, hala nola Euskadiko selekzioaz aparte, Estatu Batuetako (2), Venezuela, Argentina eta Australiako ekipoak. Ekitaldiak atzo hasi ziren, lehenengo partidekin. Txapelketa ligaska moduan eratu da. Paraleloan, NABO Txapelketako azkeneko fasea ere kantxa berean jokatuko da.

Boise, Idaho, AEB. Atzo igandea hasi ziren Idahoko hiriburu erdigunean, Basque Block edo Euskal Kalea deitzen duten eremuko Anduisa euskal hotel ohiko kantxa berrituan Emakumeen Goma Paleta Nazioarteko Txapelketako ekitaldian, sei ekipo partaide, hala nola Euskadi, Estatu Batuak (NABO-1 eta NABO-2). Vanazuela, Argentina eta Australia.

Orain arteko txapeldun eta Euskadiko ordezkari gisa Itsaso Pradera, Laura Saez Arzamendi eta Ane Isamendi heldu dira Boisera, Josu Oleagaren zuzendaritzapean. Euren xedea orain arteko ibilbide arrakastatsuari eustea izango da eta aurretik San Frantzisko 2007an (Estatu Batuak) eta La Plata 2009an (Argentina) lortutako garaipenak berrestea. Euren artean, Itsaso Pradera bizkaitarra bi aldi horietan izan da txapeldun (Uxue Fernandez eta Ainhoa Montes bikotekide hurrenez hurren, Judith Etxarri ordezko zela Argentinan). Laura Saez Arzamendik eta Ane Isasmendik (azken hau 2007an One Wall-en jokatua bada ere) aurrenekoz jantziko dute Euskadiko elastikoa euskal pilota nazioarteko txapelketa batean.

Atzo igandeko lehenengo partidetan, Euskadiko Pradera eta Isasmendik erraz irabazi zieten Venezuelako Barreda eta Bakaikoari, 30-11; Podeversich eta Garcia argentinarrak ere antzera ibili ziren Estatu Batuetako NABO-1 ekipoarekin; eta Davis-Bojack bikote australiarrak, bere aldetik, izerdi gehiago atera behar izan zuen Estatu Batuetako bigarren taldeari irabazteko, 30-24.

2010 jaialdi boise pilotariak 01

[Jaialdirekin batera egiten ari den Emakumeen Goma Paleta Nazioarteko Txapelketan partaide diren Euskadiko pilotariak eta euren entrenatzaile eta teknikariak]

Iragarpenek Euskadiko ekipoaren alde argi egiten badute ere, behar da esan pixkanaka distantziak laburtzen ari direla Euskadiko eta batez ere Venezuela eta Argentinako ordezkarien artean, eta Australia eta NABOko ordezkariak ere aurreratzen ari direla euren jokoan.

Txapelketa ligaska gisa jokatuko da, guztiak guztien kontra, eta lehenengo lekuan bukatzen duen bikotea zuzenean pasatuko da finalera. Bigarren eta hirugarren bikoteak finalerdian lehiatuko dira, eta hortik aterako da osteguneko finalera pasatuko den bigarren ekipoa. Hona txapelketako partiden egitaraua.

Igandea, uztailaren 25ean, 11:00etatik aurrera
1. partida - Euskadi vs. Venezuela
2. partida - Argentina vs. NABO 1
3. partida - Australia vs. NABO 2

Astelehena, uztailaren 26an, 10:30etatik aurrera
1. partida - NABO 1 vs. Australia
2. partida - Euskadi vs. NABO 2
3. partida - Argentina vs. Venzuela
18:00etatik hasita
4. partida - Euskadi vs. Australia
5. partida - NABO 2 vs. Argentina
6. partida - Venezuela vs. NABO 1

Asteartea, uztailaren 27an, 10:30etatik aurrera
1. partida - Euskadi vs. NABO 1
2. partida - Argentina vs. Australia
3. partida - NABO 2 vs. Venezuela
18:00etatik aurrera
4. partida - Venezuela vs. Australia
5. partida - NABO 1 vs. NABO 2
6. partida - Argentina vs. Euskadi

Asteazkena, uztailaren 28an, 11:00etatik aurrera
Azkenaurreko partidak - TBD
19:00etatik hasita
1. Kontsolamendu partida - 5.a. 6.aren aurka
2. Kontsolamendu partida - 3.a 4.aren aurka

Ostirala, uztailaren 30ean, 18:00etatik aurrera
Txapelketako finala - Lehena bigarrenaren aurka

Nazioarteko Goma Paleta Txapelketa honen paraleloan, NABOk bere pilota txapelketa nazionaleko azken fasea jokatuko du.

[Partidetako batzuk zuzenean segitu ahal izango dira internetez www.basquecenter.com webgunearen bidez, goian eskuinean, 'Streaming video' dioen lekuan klik eginez]

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Hasi da Boiseko 'Basque Block'eko kantxan Emakumeen Euskal Pilota Goma Paleta Nazioarteko Txapelketa

Atzo Boisen hasi zen Emakumeen Nazioarteko Txapelketa honetan Euskadi ordezkatzen ari diren hiru pilotariak: Itsaso Pradera, Laura Saez Arzamendi eta Ane Isamendi.

E-postaz harpidetu albisteetara

Erlazionatutako elementuak


bisita