Hemen zaude: Hasiera Albisteak Harkaitz Cano idazle lasartearraren 'Beluna Jazz' elaberria errusierara itzuli dute

Harkaitz Cano idazle lasartearraren 'Beluna Jazz' elaberria errusierara itzuli dute

2008/09/15

'Jazz v Alyacke' edo 'Jazz-a Alaskan', izenburu horrekin argaitaratu dute 'Beluna Jazz' elaberriaren errusierazko itzulpena. Liburu hau Harkaitz Cano lasartearraren lehen lanetako bat izan zen eta 1996ean argitaratu zen lehen aldiz, euskaraz, Susa argitaletxeak. Elaberriak Bob Ieregi izeneko tronpeta jole euskal amerikarraren istorioa kontatzen du. Parisen eta Amsterdameko jazz klubetan arrakastaz-arrakasta ibili ostean, Ieregui Alaska izeneko eroetxe batean ingresatzen dute. Han, zaindarien buruak Ieregi eta bere maitale Clarari traizio egiten dienean, hilketa baten planak abiak jarriko dira. San Petersburgoko Azbooka argitaletxeak plazaratu du liburua.

Donostia-San Sebastián. Harkaitz Cano (Lasarte, 1975) ibilbide oparodun idazle gaztea da eta bere elaberri eta poesia liburu beste hizkuntzetara itzuliak izan dira. Azkena 'Beluna Jazz' elaberria izan da: udara honetan errusieraz argiratu du San Petersburgoko argitaletxe batek. Liburua 2994ean gazteleraz argitaratu zuen Seix Barral argitaletxeak, 'Jazz y Alaska en la misma frase' izenburuarekin. Gaztelerazko bertsio horretatik abiatuta egin dute errusierara itzulpena.

'Hizkuntza txiki eta urrituetan idazten dugunentzat itzulpen hauek garrantzi handia dute', azaldu dio Canok EuskalKultura.com-i. 'Gure mundua nahiko endogamikoa da eta eskertu egiten dira horrelakoak'. Idazleak berak errusiar abentura honetan apenas zerikusirik izan duela aitortzen du (Seix Barral-ek saldu ditu eskubideak eta errusiar argitaletxeak egin du iztulpena), eta oraindik bere errusierazko alearen zain dagoela aipatzen du. 'Baina idazleak fikzioen inguruan bizi gara eta niretzako  nahikoa da nire liburua San Petersburgoko kafetegi batean imajinatzea, Irinaren eskutan, Mijailen zain dagoen bitartean...', irudikatzen du.

Egile lasartearrak Hanif Kureishi idazlearen 'Intimacy' elaberria euskaratu berri du, eta orain zine eta literaturari buruzko saiaketa bati azken ukituak ematen ari da. Ondoren, urrian New York-era joango da, hango hauteskundeen jarraipena egitera Berria egunakriarentzat. 'New Yorken 'Norbait dabil sute-eskaileran' (Susa, 2001) poema liburua idatzi nuen eta berriki gazteleraz argitaratu dute ('Alguien anda en la escalera de incendios', El Gaviero, 2008). Agian aurkezpen edo irakurralditxo bat egingo dut horren kontura', aipatzen du.

'Beluna jazz'-en errusierazko bertsioa ersoteko, jo  hona.

'Jazz y Alaska en la misma frase' gaztelerazko bertsioari buruz gehiago, hemen.

Euskarazko bertsioa agortua dago, baina elaberriaren zati bat irakurtzeko, jo Susa argitaletxearen webgunera, hona.

 

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)


bisita