euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Guillermo Larregui EEak eta Buenos Airesko Nafar Etxeak Dantzari Topaketa antolatuko dute abuztuan

2014/08/01

Chacabucko Guillermo Larregui euskal etxeak eta Buenos Airesko Nafar Etxeak elkarrekin antolatutako Dantzarien Topaketaren afixa
Chacabucko Guillermo Larregui euskal etxeak eta Buenos Airesko Nafar Etxeak elkarrekin antolatutako Dantzarien Topaketaren afixa

PUBLIZITATEA

Ekitaldia Buenos Aires probintzian, Chacabuco herriko Guillermo Larregui euskal etxearen 25. urtemugaren programa barruan garatuko da, bertako euskal erakundea eta Buenos Aireseko Nafar Etxea antolatzaile. Topaketa abuztuaren 9an hasiko da, goizean, Dantza Tailer batekin eta biharamunean bukatuko, agur bazkariarekin. Baina, dudarik gabe, asteburuko ekintza nagusia larunbat arratsaldean, herriko San Martin Plazan egingo den dantzaldia izango da. Ekitaldia ‘udal interesekoa’ izendatu dute hiriko agintariek.

Chacabuco, Argentina. Chacabucoko Guillermo Larreguik eta Buenos Airesko Nafar Etxeak elkarrekin antolatzen ari dira abuztuaren bigarren asteburuan egingo den Dantzarien Topaketa. Bi erakundeen lehendakarien esanetan, “ekitaldiak helburu kulturala du, eta bi etxeen ekarpenari esker, oso gastu gutxi izango dituzte partaideek”.

Guillermo Larregui-ko buru den Pablo Pavesak EuskalKultura.com-i azaldu dionez, “kointzidentziaz ezagutu nuen Buenos Airesko Nafar Etxeko Esteban Kordich lehendakaria eta antzeko xedeak dituzten erakundeetako buruzagiak ginela ohartu ginenean, pentsatu genuen polita izango zela ekintza kultural hau antolatzea”.

“Elkarrekin egingo dugunez, elkarrekin hartuko ditugu gure gain topaketaren gastuak. Alegia, larunbateko bazkarikoak guk eta igandekoak Nafar Etxeak. Bost txerrikume jarriko ditu Nafar Etxeak azken bazkarirako. Horrela, eta hemengo udalak hiriko Haur Etxeko instalazioak dohain utziko dizkigunez gazteek gaua bertan lo egiteko, dantzariei merke-merkea aterako zaie. Ordainduko beharko dituzten gauzak edariak eta larunbateko erromeria baino ez dira izango”.

Asteburuko egitaraua

Programa larunbat goizean hasiko da, Gaztemundutik etorri berria den Aitor Alava dantza zuzendariak emango duen dantza tailer batekin. Bazkaldu eta gero, arratsaldeko 4ak aldera, San Martin Plazara abiatuko dira dantzariak bertako zabaldegian izango baita dantza erakustaldia. Ikuskizuna bukatu eta gero, euskal etxean bilduko dira berriro erromerian parte hartzeko. Igande goizean bigarren dantza tailerra egingo da, hau ere Alavaren eskutik, eta eguerdian, 'agur bazkaria'.

Honezkero honako erakundeek baieztatu dute partaidetza: Cañuelasko Denak Bat-ek, Pergaminoko Lagun Onak-ek, Chivilcoyko Beti Aurrera-k, Buenos Airesko Ekin Dantzari Taldeak; eta Buenos Airesko Nafar Etxeak, azken honetako 25 lagunek osatutako talde bat bertaratuko delarik Chacabucora.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia