Guillermo Echenique gaur mintzatuko da Legebiltzarrean, zuzenean sarean ikusi ahal izango den agerraldian
Guillermo Echenique, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia gaur goizean mintzatuko da Legebiltzarrean, Europar Arazoez eta Kanpo Harremanez arduratzen den batzordearen aurrean. Echenique Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren agerraldia, Oscar Rodríguez Vaz Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, azalpenak emateko Euskal Gizataldeen V. Biltzarraren emaitzei buruz eta Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeari buruz. Agerraldia zuzenean emango da internetez.
Vitoria-Gasteiz. Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren agerraldia, Oscar Rodríguez Vaz Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, azalpenak emateko Euskal Gizataldeen V. Biltzarraren emaitzei buruz eta Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeari buruz. Agerraldia zuzenean segitu ahal izango da internetez, Irekia.net-en bidez (ikus behean irudia).
Fuente: Irekia - Gobierno Vasco
-Eusko Jaurlaritzaren Irekia ataria: www.irekia.net
-Legebiltzarra: www.parlamentovasco.euskolegebiltzarra.org
[2012-05-17an emendatua: Hona albiste honetan aipatzen den saioko hitzez hitzezko transkripzioa]
