euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Google-k Alberto Larraguibel euskal txiletar zaldunaren jauzi historikoa gogoratu du

2013/02/07

Jauziaren momentu historikoa filmatu egin zuten; hemen, Larraguibel eta Huaso zaldia hesia gainditzen
Jauziaren momentu historikoa filmatu egin zuten; hemen, Larraguibel eta Huaso zaldia hesia gainditzen

PUBLIZITATEA

Iragan otsailaren 5ean Google bilatzaile ezagunak omenaldia egin zion Alberto Larraguibel euskal-txiletar zaldunari eta, egunero milioika lagunek erabiltzen duten webgunearen portadan, Larraguibelek 1949an Viña del Mar-en egin zuen jauzi historikoaren marrazkia jarri zuen. Larraguibelek, Huaso zaldiarekin, mundu marka hautsi zuen, eta 64 urte beranduago indarrean jarraitzen du errekorrak.

Valparaiso, Txile. Google bilatzaile ezagunak Alberto Larraguibel zaldun euskal txiletarraren jauzi historikoa gogoratu zuen webgunearen azalean jarri zuen "doodle" marrazkiarekin. Larraguibelek 1949an Huaso izeneko zaldiarekin 2,47 metrotako jauzia egin zuen Viña del Mar-en. Munduko errekorra izan zen eta indarrean jarraitzen du 64 urte ondoren.

Errekorra lortzea ez zen erraza izan: Larraguibelek hiru urte eman zituen Huaso trebatzen, eta egun handia heldu zenean aurreneko bi saiakeratan huts egin zuten: lehenegoan hesia bota egin zuten eta bigarrenean azken unean jauzirik ez egitea erabaki zuen zaldunak, distantzia gaizki neurtu zuelako. Horrelakoetan, ohikoena da zaldia beldurtzea eta jauzi egiteari uko egitea, baina Larraguibelek Huaso lasaitzeko maisutasuna erakutsi zuen eta, hirugarrengoan, 2,47 metrotako hesia garbi gainditu zuten.

Google Larraguibel

[Google-ek otsailaren 5ean azalean jarri zuen "doodle"-a]

EuskalKultura.com-ek 2008ko otsailaren 5ean urtemuga gogora ekarri zuen, Valparaisoko Euskal Etxeko presidente Archibaldo Uriartek idatzi zuen artikuluan. Artikulu osoa, gaztelaniaz, hemen: Recordando la hazaña del capitán Larraguibel.

Errekorrari buruzko bideo honetan jauziaren unea ikus daiteke garaiko pelikula batean:



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia