euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaritzak Chiapasen bukatuko du Mexiko eta El Salvadorrera egin duen bisita

2008/01/29

Gipuzkoar ordezkaritza Salvadorreko Tacubara egin zuten bisitaldian
Gipuzkoar ordezkaritza Salvadorreko Tacubara egin zuten bisitaldian

PUBLIZITATEA

Iñaki Galdos, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako eta Kanpo Ekintzarako diputatua, Mexikon da egunotan foru erakundeak herri honetan eta El Salvadorren sustatzen dituen kooperazio ekimenak bisitatzeko. Gaur Chiapasera heldu eta ostirala bitartean egongo da bertan. Besteak beste, Chiapaseko gotzain Felipe Arizmendirekin eta inguru honetan aritzen diren gobernuz kanpoko erakundeetako ordezkariekin bilduko da.
Gipuzkoako Kirol eta Kanpo Ekintzarako foru diputatua, Iñaki Galdos, eguerdian helduko da Chiapasera eta hiru egun emango ditu bertan erakunde foralak sustatzen dituen kooperazio ekimenak bisitatzen. Egonaldi honekin Galdosek bi asteko bidaiari bukaera emango dio, El Salvadorreko Tacuba eta Mexikoko Oaxaca aldean dauden beste ekimen batzuk ezagutu ostean. Datozen egunetan diputatua Chiapaseko apezpiku Felipe Arizmendirekin bilduko da eta Karitas bezalako Gobernuz Kanpoko Erakundeetako kideekin izango da, euren zentroak eta ekimenak ezagutzen.

Diputatuaren bira joan den urtarrilaren 22an hasi zen El Salvadorreko Tacuba herrian. Bertan Galdosek Aldundiak diruz laguntzen duen ekimen baten lehen pausoak bizi ahal izan zituen: alde batetik, 46 hektarea kafe landatu eta zaintzeko kooperatibaren sorrera eta, bestetik, herriko bizi baldintzak hobetzeko zubi eta errepide baten eraikuntza.

Kafe industria eta eskola haurrentzako

Ekimen honek 357.000 euroko aurrekontua du eta horietatik Gipuzkoako Foru Aldundiak 246.000 jarri ditu. Bisitaldian Iñaki Galdosek ‘Karitas Gipuzkoa’, ‘Asociación Oscar Romero’ eta El Salvadoreko ADIC erakundeko ordezkariak izan zituen alboan, Mikel Andueza Bergarako dominikar erlijiosoak gidatuta. Diputatua kooperatibako kideekin bildu zen eta haurren eskola ezagutzeko aukera ere izan zuen.

Joan den larunbatean euskal ordezkaria Mexikora bildu zen eta hiriburuan Euskadiko Ordezkaritzaren bulegoa bisitatu zuen. Herenegun Galdosek bidaiarekin jarraitu eta Oaxaca estatura joan zen. Bertan egunotan aurrezki eta kreditu kooperatiben lana eta Oaxacako komunitate indigenak aurrez aurre eta zuzeneko tratuan ezagutzeko aukera izan du.


Lotura interesgarriak

Gipuzkoako Foru Aldundia
www.gipuzkoa.net

'Gipuzkoa Mundi'ren liburuki berria (gazt.)
2007ko otsailaren 14an EuskalKultura.com-en argitara emana

'Gipuzkoa Mundi', gipuzkoar unibertsalak bilduma berri batean (gazt.)
Publicado en EuskalKultura.com el 25 de enero de 2007

Gipuzkoako Foru Aldundia babesle Rosarioko bilkuran (gazt.)
2006ko ekainaren 14an EuskalKUltura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia