Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaritza bat Uruguaiko euskal etxeekin bilduko da Montevideon

Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaritza bat Uruguaiko euskal etxeekin bilduko da Montevideon

Gipuzkoako diputatu nagusia, Martin Garitano, Uruguaiko euskal etxeen ordezkariekin bilduko da datorren astean Montevideon. Aldundiak Uruguaira bidaia egingo du igandean, Gipuzkoako zenbait enpresen ordezkariekin batera, herrialde horretan negozio aukerak bilatzeko helburuarekin. Gipuzkoako hogei bat enpresek parte hartzen dute bidaian, eta Garitanorekin batera Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo diputatu Jon Peli Uriguenek ere parte hartuko du ordezkaritzan. Bilera ziurrenik asteazkenean izango da, Aldundiko iturriek EuskalKultura.com-i azaldu diotenez.

Donostia-San Sebastián. Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaritza batek Uruguaira abiatuko da igandean, Gipuzkoako hogei bat enpresa txiki eta ertainek herrialde honetan izan ditzaketen negozio aukerak sustatzeko helburuarekin. Bidaiaren buru izango dira Martin Garitano diputatu nagusia eta Jon Peli Uriguen Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo diputatua eta Oscar Usetxi Berrikuntzaren eta jakibtzaren Sustapenerako zuzendari nagusia.

Bost eguneko bidaia honetan gipuzkoar ordezkaritzak kontaktuak egingo ditu Uruguaiko "estatuko enpresa nagusiekin (ANCAP petrolio-enpresa, UTE elektrizitate-enpresa eta AFE trenbide-enpresa), bertako enpresariekin eta herrialdeko agintari nagusiekin", Aldundiko iturriek jakinarazi dutenez.

FIVUrekin bilera

Kontaktu horiez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaritza Uruguaiko euskal komunitatearekin ere bilduko da. Topaketa ziurrenik asteazkean izango da, Montevideon, eta euskal-uruguaiarren aldetik bertan izango dira Miguel Asqueta, FIVU euskal etxeen federazioko presidentea, eta FIVUko eta euskal etxeetako beste zenbait ordezkari.

Jon Peli Uriguen Berrikuntza Diputatuak agertu duenez, "euskaldunek izen ona dute herriade honetan;  gizatalde handia dira eta Uruguairen ekonomiari ekarpen handia egin zioten". Uriguenek bidaia egin zuen berriki Uruguaira, igandean abiatuko den misioa prestatzeko.

Herrialde oparoa

Uriguenek azaldu duenez, Uruguai “Latinamerikako herrialderik oparoena da, 2011an ekonomia %6a hasi zen eta %4,4ko aurreikuspena du aurten. Horrez gain, Brasil eta Argentina bezalako merkatu garrantzitsuetara heltzeko abiapuntu bikaina da".

Uruguaiek du MERCOSUR-eko idazkaritza (220 milioi biztanleko merkatua osatzen dute erakunde honetako herrialdeek) eta energia berriztagarrietan gehien inbertitzen duen bigarren herrialde latinamerikarra da. Egun Jose Mugica presidentearen gobernua inbertsio handiak egiten ari da sare elektrikoan, parke eolikoak sustatzen eta errepide eta trenbide sareak hobetzen. Horrez gain, Uruguai potentzia da software eta nekazaritza eta abeltzantza sektoreetan.

 

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)


bisita