euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaztemundu 2012: AEB, Argentina, Uruguai eta Kolonbiako 15 hautatutakoen izen-zerrenda

2012/07/26

Gaztemundu 2011ko lagunen talde argazkia lehendakariarekin eta Jaurlaritzako agintariekin, joan den azaroan Euskal Gizataldeen Mundu Batzarreko lehenengo egunean
Gaztemundu 2011ko lagunen talde argazkia lehendakariarekin eta Jaurlaritzako agintariekin, joan den azaroan Euskal Gizataldeen Mundu Batzarreko lehenengo egunean

PUBLIZITATEA

Jaurlaritzako Kanpoan dauden Euskal Herritar eta Gizataldeentzako Zuzendaritzak aditzera eman berri du 2012ko Gaztemundu programan parte hartuko duten lagunen izen-zerrenda. Gogora dezagun aurtengoan euskararen presentzia eta irakaskuntza izan dela hautatutako gaia eta parte hartuko dutenak euren euskal etxe eta federazioetan euskara irakasle izateko ardura daukaten pertsonak direla. Argentina (10), Estatu Batuak (2), Uruguai (2) eta Kolonbiatik (1) datoz eta irail hasieran hasiko dute euren egonaldia Euskal Herrian.

Vitoria-Gasteiz. Urduri egotea eta larritasunen momentua joan da Gaztemunduren 2012ko edizioan parte hartzea eskatu zutenentzat, onerako ala txarrerako atera berriak baitira hautatutakoak izan direnen izenak. Euskararen presentzia eta irakaskuntza euskal etxeetan da aurten jorratuko den gaia, halaxe eskatu baitzuen joan den azaroan Euskal Gizataldeen Mundu Batzarrak, horretarako eta ohi ez bezala parte hartzeko adin mugak jaso egin direlarik.

Hona hautatutako lagunen zerrenda:

URUGUAI

-Azarola, Mª Gabriela Euskal Erria EEa, Montevideo
-Zabalza Rabuffetti, Martin Sebastian Euskal Erria EEa, Montevideo

KOLONBIA

-Bilbao, Asier Bogotáko Euskal Etxea, Kolonbia

ARGENTINA

-Conti, Alejo Zazpirak-Bat, Rosario, Santa Fe
-Etchegaray, Delia Beatriz Beti Aurrera Aberri Etxea, Viedma, Rio Negro
-Etchegaray, Elisabet Diana Gure Txokoa, Azul, Buenos Aires
-Inda, Marcela Euskaltzaleak, Buenos Aires
-Irastorza, Manuel Bahia Blancako Unión Vasca, Buenos Aires
-Itcea, Alicia Baldomera Eusko Aterpea, General Rodriguez, Buenos Aires
-Mendia, Maria Gabriela F.E.V.A., Buenos Aires
-Otegui, Sabrina Euskaltzaleak, Buenos Aires
-Poumé, María Beatriz Gure Etxea, Tandil, Buenos Aires
-Rodríguez , María del Carmen Denak Bat, Arrecifes, Buenos Aires

ESTATU BATUAK

-Franzoia, Ann Terese Elko Euzkaldunak Club
-Ochoa Garay, Jorge Rhode Island Basque Club

Hautatuak izan ez direnak arrazoi desberdinak medio izan da, hala nola eskera garaiz entregatu ez izana, Gaztemunduko aurreko edizio batean parte hartu izana edota gutxienezko puntuaketara iritsi ez izana.

Ez ahaztu, bestalde, hau behin-behineko zerrenda dela eta soilik Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiak sinatuta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, buletinean alegia, argitara ematend enean hartzne duela balio ofiziala.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia