euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur hasiko da Bilbon emigrazioari buruzko Euskal Herria Mugaz Gaindi Nazioarteko Mintegia

2013/06/18

Deustuko Unibertsitatea, Bilbon
Deustuko Unibertsitatea, Bilbon

PUBLIZITATEA

Deustuko Unibertsitateak hartuko du gaur eta bihar Bilbon Euskal Herria Mugaz Gaindi Nazioarteko Mintegiaren bederatzigarren edizioa. Bilkuran euskal emigrazio eta Diaspora alorreko nazioarteko adituek parte hartuko dute, eta aurten itzuleraren fenomenoa izango dute hizpide eta aztergai. Hizlariak Argentina, Kanada, AEB, Polonia, Italia, Frantzia eta Espainiatik etorri dira, besteak beste.

Bilbao, Bizkaia. Deustuko Unibertsitateko CRAI Liburutegian egingo dira gaur eta bihar Euskal Herria Mugaz Gaindi nazioarteko mintegiaren saioak. Topaketaren bederatzigarren edizioa izango da hau, eta bertara hainbat herrialdetako adituak bilduko dira. 

Aurtengo edizio honetan mintegiak emigranteen itzulerari buruzko hainbat galdera erantzungo ditu. Zer aurkitu zuten emigratuek eta erbesteratuek etxera bueltatzean? Nola hartu zituzten? Zer ekarpen egin zioten herrialde honetako ondare material eta inmaterialari? Zer eragin izan zuten famili eta herri ekonomian? Adituek gai honen inguruko hainbat txosten eta ikerketa aurkeztuko dituzte. 

Mintegiaren antolakuntzaren ardura izan duen batzorde zientifikoa Pedro J. Oiarzabal, Oscar Alvarez Gila eta Jon Ander Ramos ikertzaileek osatu dute. Hamar bat hizlarik parte hartuko dute; horien artean Joseba Etxarrik, EuskalKultura.com-eko zuzendariak, New Yorkeko Euzko Etxea elkartearen Mendeurrenari buruzko txosten bat aurkeztuko du.

Topaketa Deustuko unibertsitateak antolatu du edizio honetan, honako erakundeen sostenguarekin: Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU). Horiekin batera, lankide izan dira EuskalKultura.com, Eusko Ikaskuntza eta Huri-Age.

-Mintegiaren egitaraua, hemen
-Hitzaldien kronika laburtua, hemen
-Argibideak: estudios.vascos@deusto.es edo 00 34 944 139225 telefonoan



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia