euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur hasiko da Mexikoko UNAMen Euskara eta Euskal Kultura Ikastaroa, Guruzne Etxeberria irakasle

2010/11/04

Euskara eta Euskal Kultura Ikastaroa iragartzen duen afixa edo kartela.
Euskara eta Euskal Kultura Ikastaroa iragartzen duen afixa edo kartela.

PUBLIZITATEA

Unibertsitarientzat baina baita gai honetaz interesa izan dezakeen edonorentzat ere dago pentsatua, 2010eko ikasturteari dagokionez gaurtik aurrera Mexiko Hiriburuko UNAM Unibertsitatean hasiko den Euskara eta Euskal Kultura Ikastaroa. Gurutzne Etxeberria Etxeberria amezketarra irakasle, eskolak asteartte eta ostegunetan emango dira, bi ordutegitan, ikastaroa berez 2011eko ekainaren 9an bukatuko delarik. Klaseak doainik dira. Aukera ederra da Mexiko DFn bizi eta euskara eta euskal kulturaz argazki orokorra eta aldi berean aski osatua hartu nahi duen edonorentzat.

Mexiko Hiriburua, Mexiko. Gaur osteguna, azaroaren 4a, hasiko dira Mexikoko Unibertsitate Autonomo Nazionalean (UNAM) 2010-2011 ikasturteari dagozkion Euskara eta Euskal Kultura Ikastaroko klaseak, Mexikorekin aspaldidanik lotura duen Gurutzne Etxeberria Etxeberria irakasle amezketarra irakasle. Eskolak astearte eta ostegunetan emango dira azaroaren 4tik 2011ko ekainaren 9a bitartean, doainik, izan ere Etxepare Euskal Institutuaren, Jaurlaritzaren Kultura Sailearen eta UNAMeko CELE (Atzerritar Hizkuntzen Irakaskuntza Zentroa) erakundearen arteko lankidetza eta akordioaren emaitza baita formakuntza eta hedapen ekimen hau.

Astean birritan diren klaseok, astearte eta ostegunetan, 13:30etatik 15:30era edo 16:00etatik 18:00ra bitarteko ordutegietan eskaintzen dira, Atzerritarrentzako Irakaskuntzen Zentroko (CEPE) 20. aretoan, Avenida Universidad-eko 2002an, Unibertsitate-Hirian (tfnoa. 56 222479).

Nahi duena garaiz dabil oraindik izena emateko. Horretarako CELEra behar da jo, Sección Escolar-eko lehiatilan, Circuito Interior z/g helbidean, UNAMeko Unibertsitate-Hirian.

-Jakingarri gehiago: www.cele.unam.mx/avisos/CARTEL2010.png



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia