euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Francisco Alava hil da Brasilen, Sao Pauloko Eusko Alkartasuna EEko sortzaile eta lehendakari anitz urtez

2014/05/27

Francisco Alava joan den abenduan Eusko Alkartasuna euskal etxearen Gernika Kutun egoitzan eginiko omenaldi egunean, hain ongi egiten zekien paelletako bat prestatzen (argazkia EuskalKultura.com)
Francisco Alava joan den abenduan Eusko Alkartasuna euskal etxearen Gernika Kutun egoitzan eginiko omenaldi egunean, hain ongi egiten zekien paelletako bat prestatzen (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Sao Pauloko Eusko Alkartasuna euskal etxetik datorkigu berri txarra, atzo astelehena hiri horretan hil baitzen Francisco Alava Ugarte, euskal elkartea sortu zutenetakoa eta urte askoan erakundeko lehendakari ere izan zena. Eusko Alkartasunako lagun eta bazkideek omenaldia eskainia zioten joan den abenduan, ENE eguna kari Gernika Kutun etxean eginiko ekitaldien baitan. Beila eta errausketa gaur asteartea maiatzaren 27an egingo dira, 13:00etan.

Sao Paulo, Brasil. Hiri paulistako Eusko Alkartasuna euskal etxetik datorkigu berri tristea, esanez atzo astelehena hil zela Sao Paulon Francisco Alava Ugarte (Urduña, Bizkaia, 1932-09-20/Sao Paulo, Brasil, 2014-05-26), Sao Pauloko  euskal etxe honetako fundatzaileetakoa berau eta bizitza osoan elkarteko batzordekide eta lehendakaria ere izandakoa.

"Francisco Alava giltzarri izan zen euskal etxearen egoitza erosi zenean, eta baita finantziatzaile eta apainketa lanen gauzatzaile ere egoitzaren berritze lanei dagokienean bereziki". "Behar da esan luzaz izan zela gure lehendakari eta sukaldari, eta guztien gogoan daude duela oso denbora gutxi arte prestatu izan dituen paella eta euskal sukaldaritzako platerak", dio euskal etxearen oharrak.

Euskal elkarteak  bere doluminik zintzoenak adierazi nahi izan dizkio Alava familiari, emazte, seme-alaba eta berbilobei, Miren, Carlos, Nena, Maytê eta Nicole, bere anai-arreba, koinatu eta ilobei", eta bat egiten du horretan EuskalKultura.com-ek. Beila eta errausketa gaur asteartea, 2014ko maiaztaren 27an izango dira Vila Alpinako hilerrian, 13:00 orduetatik aurrera.

Eusko Alkatasuna euskal etxeko bere bazkide eta lagunek omenaldia egin berria zioten Francisco Alavari joan den abenduan, San Frantzisko Xabier eguna eta Euskararen Nazioarteko Eguna kari eginiko elkarretaratzean. Egun hartan bertan etxeko sukaldea Txoko Alava izenarekin bataiatu zuten.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia