Hemen zaude: Hasiera Albisteak FIVUk atzeratu egin du bere 2010 Udalekua, data berria jakin bezain pronto adieraziko delarik

FIVUk atzeratu egin du bere 2010 Udalekua, data berria jakin bezain pronto adieraziko delarik

2010/02/02

Montevideo, Uruguai. Hastekotan zegoen, aste honetan bertan, baina FIVU Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioak gure buletin honi adierazi dionez, "arrazoin ekindiezinak medio" atzeratu egingo da 2010ko Udalekua, data berriak jakin bezain pronto jakinaraziko direlarik.

Azken egunotan airean zegoen zerbait zen FIVUk aurten seigarren aldiz deitua zuen 6-12 urte bitarteko gaztetxoentzako ekimen hau aurrez adierazitako datak baino beranduago egin zitekeela.

EuskalKultura.com-ek jakin ahal izan duenez, litekeena da data berriak hilabete baino gehiago atzeratzea Udalekuren hasiera eta aldaketen artean, lekuarena ere egotea, Udaleku orain artean egindago aurreko biost edizioetan beti Artigas Kanpalekuan egin bada ere.

Xehetasun horiek guztiak zehazteke, jakingarri berriak eskuratu bezain pronto jakin araziko ditugu.

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.