euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

FEVAk irailaren 10era arte luzatu du epea Gral Rocako gazteen formakuntza tailerretan izena emateko

2010/09/03

Euskal etxeetako gazte arduradunen bilera Rosarioko Zazpirak Bat-en, artxiboko irudian
Euskal etxeetako gazte arduradunen bilera Rosarioko Zazpirak Bat-en, artxiboko irudian

PUBLIZITATEA

FEVAk irailaren 10era arte luzatu du General Rocan, Patagoniako Rio Negro probintzian, irailaren 18 eta 19an egitekoa den euskal etxeetako gazteentzako formakuntza tailerrean izena emateko epea. Euskal Etxe bakoitzeko gazte batek baino gehiagok har dezake parte, baina Federazioak etxe bakoitzeko gazte bakarraren ostatua --lolekua eta janaria-- hartuko du bere gain. Aurreko aldietan parte hartutako gazteak ere aurkez daitezke.

General Roca, Argentina. Irailaren 18 eta 19an egingo da General Rocan, Argentinako Rio Negro probintzia patagoniarrean, FEVA Buenos Airestik kanpo antolatzen ari den euskal etxeetako gazteentzako buruzagi izateko formakuntza ikastaro berria. Oraingoz oso gutxi dira izena emandakoak, eta karia horretara luzatu du FEVAk izen emate epea irailaren 10eraino.

Gogoan hartu FEVAk euskal etxe bakoitzeko gazte bakarraren ostatu gastuak hartzen dituela soilik bere gain. Hortik aurrera, gazte batek baino gehiagok parte hartu nahi badu, egin dezake, baina FEVAren diru babesik gabe. Hemendik gutxira iragarriko dira prezioak.

Gai aldetik, ekainean Mar del Platan eta aurrekoan Villa Marian aztertu ziren gaia berak tratatuko dira; beraz, hala egin badezakete ere, gazteak diferenteak izan daitezela gomendatzen da.

Aztertuko diren gaiak:

-Erakundeen kudeaketa administratiboa. Zer da euskal etxe bat. Zer da FEVA
-Euskal kultura

Egitaraua:

LARUNBATA
-09:00etan, harrera
-10:00etan, kudeaketa administratibo tailerra
-13.30etan, bazkaria
-17:00etan, kudeaketa administratibo tailerra
-19:00etan, euskal kultur formakuntza (Teresa de Zavaletaren eskutik)
-21:30etan, afaria

IGANDEA
-10:30etan, segida eta tailerra amaitzea
-13:00etan, bazkaria

Parte hartu nahi izatekotan, idatzi FEVAra irailaren 10aren aurretik, parte-hartzaileen izen-deiturak bidaliz, eta adieraziz hotela behar duten-edo.

-FEVAren webgunea: www.fevaonline.org.ar



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia