euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Felipe Eiheragibel hil da Argentinan, FEVAko eta Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeko lehendakari izana

2014/04/15

Felipe Eiheragibel, FEVAko lehendakari zeneko irudi batean (argazkia EuskalKultura.com)
Felipe Eiheragibel, FEVAko lehendakari zeneko irudi batean (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Albisteak ustekabean harrapatu du hainbat jende. Arbaso zuberotarduna --interneten Zuberotarra ezizena ere erabili ian zuen-- oso pertsona ezaguna zen Rosario eta Argentinan eta baita euskal diaspora osoan ere. Bere hiriko euskal etxeak hainbat kargutan ibilia, FEVAn ere lehendakari izan zen (2008-20009) eta baita lehendakariorde, batzordekide eta idazkari, besteak beste. Eusko Alderdi Jeltzaleko kide, gaur egun Argentina Buru Batzarreko lehendakaria zen. Asteburuan erraustu zuten Rosario bere jaioterrian.

Buenos Aires, Argentina. Eritasunik ez zitzaion ezagutzen, baina kardiopatia batek eraman omen du. Albistea eman eta zabaldutakoan harridura biztu du Argentinako euskal diasporaren munduan. Oso pertsona ezagun eta estimatua zen. 

Eusko Alderdi Jeltzaleko kidea, Argentina Buru Batzarraren burua zen eta bera hala izanik ospatua zuen duela gutxi EAJk bere presentzia argentinarraren mendeurrena. Abertzale komentzitua, ez zuen batere begi onez ikusi Patxi Lopez lehendakari bilakatzea eta hautapen horri zilegitasunik eman ez zionetakoa zen.

Lagunek Ruly bezala ezagutzen zuten eta, besteak beste, aktiboa zen baita ere Argentinako euskal  irratigintzan Rosarioko Palabra de Vasco edo Euskaldun Hitza irratsaioan zeukan partaidetzagatik. Joan den asteburuan izan da erraustua. GB



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia