euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ekin Dantzari Taldeak III. Jauzi Eguna ospatuko du larunbatean Buenos Airesen Mexiko kaleko egoitzan

2011/09/28

Ekin Dantzari Taldea Buenos Aireseko IV. Gizataldeen Jaian (argazkia F. Lioi)
Ekin Dantzari Taldea Buenos Aireseko IV. Gizataldeen Jaian (argazkia F. Lioi)

PUBLIZITATEA

2009an egin zen lehendabizikoz gaur egun urteroko hitzordu bihurtu den Jauzi Eguna. Dantza biribilak erakutsi, ezagutarazi eta dantzatzea du helburu nagusia Buenos Airesko Ekin Dantzari Taldeak antolatzen duen elkarretaratzeak eta ekintza horiek guztiak Mexiko kaleko 1880 zenbakiko egoitzan burutuko ditu Aitor Alavak gidatzen duen taldeak. Jauzi Eguna jaiaren III. edizioa urriaren datorren larunbatean, urriaren 1ean egingo da, iluntzeko 8:30etan eta dantzez gain afaria, erromeria eta zozketak baitaratuko ditu.

Buenos Aires, Argentina. Hiriburuko zenbait agertokitan aritu dira azken asteotan Ekin-eko dantzariak. Gogora dezagun Andres Irujok sortutako euskal argitaletxearen izena daraman taldeak hiru jaialdi esanguratsutan aurkeztu dituela bere koreografiak azken boladan: abuztuaren 28an 'Buenos Aires celebra al Pais Vasco' erakustaldian; irailaren 4an, Buenos Airesko Immigranteen Hotelean egindako IV. Gizataldeen Jaian; eta irailaren 18an, Palermoko planetarioan burutu ziren Immigrante Eguneko ospakizunetan.

Datorren larunbatean, ordea, etxeko tauletara bueltatuko dira dantzariak III. Jauzi Eguna jaiari musika eta erritmoa jartzeko. Festa iluntzeko 20:30etan hasiko da jauziei buruzko dokumental batekin. Interesatuek eskuratu ahal izango dute gaiari buruzko material hori. Bideoa bukatuta, gaueko 10ak aldera afaria eskainiko zaie gonbidatuei. 40 pesoko menuak pintxoak, arroza oilaskoarekin eta euskal goxoak bilduko ditu.

Antolakuntza lanak egoki eta garaiz egin ahal izateko, jaiko arduradunek eskertuko dute bertaratzea aldez aurretik baieztatzen bada helbide elektroniko hauetara: ekindantzaritaldea@gmail.com edo eusketxe@gmail.com; edo telefonoz 4381-4611 zenbakira deituz.

-Eusketxeren bloga: http://eusketxe.blogspot.com



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia