euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzak mugikorretarako euskarazko doaneko itzultzaile berria aurkeztu du

2014/04/09

Euskarazko itzultzaile berria
Euskarazko itzultzaile berria

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzak interneten eskura daiteken euskarazko doaneko itzultzaile automatiko berria aurkeztu du. Aplikazioaren hiru bertsioek ordenagailuetarako ez ezik android edo IOS sistema erabiltzen duten mugikorretarako ere balio dute.

Donostia-San Sebastián. www.itzultzailea.euskadi.net helbidean eskuratu daiteken aplikazio hau, 2012. urtean aurkeztu eta dagoeneko 6 miloi testu baino gehiago itzultzeko erabilia izan denaren moldaketa berria da. Hiru bertsio desberdinetan eskura daiteke: euskara-gaztelera, gaztelera-euskara eta ingelesa-euskara. Hitzak, esaldiak, 1500 karaktere arteko testuak eta baita web orri osoak ere itzultzen ditu, hitzak idatziz edo diktatuz.

Eusko Jaurlaritzak erraminta berri honek giza itzultzaile baten lana ordezkatuko ez duela ohartarazi du baina “eguneroko bizitzan, euskara irakatsi eta ikasteko edo eta pertsonen arteko komunikazioan, benetan garrantzitsua eta lagungarria izango dela” adierazi du eta “euskararen erabilera eta ezagupena bultzatzeko proiektu benetan garrantzitsua izango da.”

Euskararen ezaugarri bereziak direla eta, itzultzaile hau sortzea erronka handia izan da. Hala ere, lana oraindik bukatugabetzat jo dute, hemendik aurrera ere, itzultzailea hornitzen jarraituko bait dute bere emaitzak are onagoak izan daitezen.

Epe motzera gainera Eusko Jaurlaritzak administraziorako testuak itzuliko dituen plataforma ere estreinatuko du, “Administrazioan lan egiten duten pertsonek ere eskura izan dezaten.”

Basque4you

Basque4you aurkeztu berri den beste itzultzaile bat da. Kasu honetan hitzak eta esaldirik ohikoenak ingelesetik euskarara itzultzen ditu hauen ahoskapena ere eskainiz. Aplikazioa Apple Store-en eskura dago eta batez ere kanpotarrentzat eta ingelesa hitzegiten dutenentzat da egokia.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia