euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzak munduan hegoaldeen dagoen Euskal Etxea, 'Hegoalde Argentinarra' EEa, onetsi zuen atzo

2008/03/12

Santa Cruz probintziako 'Hegoalde Argentinarra' EEko kideak ikurriña eta bandera argentinarra marraztuta daramatzan tarta zatitzen joan den uztailean eginiko elkarretaratze batean
Santa Cruz probintziako 'Hegoalde Argentinarra' EEko kideak ikurriña eta bandera argentinarra marraztuta daramatzan tarta zatitzen joan den uztailean eginiko elkarretaratze batean

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzak ofizialki onetsi zuen atzo eta, beraz, Euskal Etxeen Erregistroan sar araziko du datozen egunetan 'Hegoalde Argentinarra' Euskal Etxea, Argentinako Santa Cruz probintzia patagoniarreko Río Gallegos hiriburuan egoitza duen ezkero bere burua 'munduko euskal etxerik australena' gisa aurkezten duen euskal erakundea. 'Hegoalde Argentinarra'ko bazkideak munduko gainerako euskal etxeetako kideei onartzen zaizkien eskubide eta obligazio berberen jabe izango dira aurrerantzean. Zorionak erakunde onetsi berriari.
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeak Argentinako Santa Cruz probintziako Río Gallegos hiriburuan egoitza daukan 'Hegoalde Argentinarra' Euskal Etxea onesteko erabakia hartu zuen atzo Gasteizen eginiko bilkuran. Erakunde onetsi berria datozen egunotan sartuko dute Jaurlaritzaren Euskal Etxeen Erregistro Ofizialean. Ondorioz, euskal etxe berriak zein bere bazkideek legeak aitortzen dizkien eskubide eta obligazioen jabe dira eta parekotasunez parte hartu ahal izango dute munduko euskaldunentzat euskal Gobernuak zabaldutako programa eta ekimenetan.

'Hegoalde Argentinarra' Euskal Etxearen lehenengo pausoak 2005ean eman ziren, beti ere Santa Cruz probintzian sakabanatuta dauden euskaldunak edo euren jatorriarekin harremanik gabe baina erlazio gosez bizi diren euskaldunen ondorengoen ahaleginak bildu nahirik. Azken hiru urteotan, bilerak egin, zenbait ekimen abiarazi, elkartea bera hezurmamitu eta ezagutarazten ibili dira elkarteko sustatzaile eta kideak. Iaz nortasun juridikoa eta agintari argentinarren aurrean legeztapena lorturik orain Eusko Jaurlaritzaren onespena lortu dute.

Martin Marcelo Arizmendi da Euskal Etxeko lehendakaria. Elkartea bera, filme baten sorrera eta garapenarekin bat jaio eta hazi da azken hiruzpalau urteotan: 'Gora Vasco, milonga de temple y carretilla' dokumentala, Roberto Arizmendik zuzendua. Guillermo Larregui, Argentina osoan 'El Vasco de la carretilla' izengoitiaz ezaguna zen iruinsemearen istorioa kontatzen du filmeak eta zati handi batean Santa Cruz probintzian errodatu zen. Harekin batera gauzatu da 'Hegoalde Argentinarra'ren ametsa. Orain, atzodanik, Patagoniako urruntasunean diren euskal bazkideak gainerako euskaldunengandik apur bat hurbilago daude, munduko euskaldunen esparrura sartu baitira.


Lotura interesgarriak

Hegoalde Argentinarrak Euskararen Eguna ospatu du
2007ko abenduaren 13an EuskalKultura.com-en argitara emana

Hegoalde Argentinarrak 'Zelai Eguna' antolatu du
2007ko abenduaren 3an EuskalKultura.com-en argitara emana

Mikel Ezkerrok itzulia Santa Cruz probintzian
2007ko urriaren 9an EuskalKultura.com-en argitara emana

Euskal Etxekoek Santa Cruzeko gobernadorea bisitatu dute
2007ko irailaren 24an EuskalKultura.com-en argitara emana

Hegoalde Argentinarrak nortasun juridikoa lortu du
2007ko abuztuaren 14an EuskalKultura.com-en argitara emana

'Hegoalde Argentinarra'k ehundik gora lagun bildu ditu
2007ko uztailaren 2an EuskalKultura.com-en argitara emana

Durango, sede del estreno europeo del film ¡Gora Vasco! (erd)
2006ko azaroaren 24an EuskalKultura.com-en argitara emana

Se constituye el Centro Vasco Hegoalde Argentinarra (erd)
2006ko abuztuaren 14an EuskalKultura.com-en argitara emana

Se estrena el documental 'Gora Vasco...', de Roberto Arizmendi (erd)
2006ko maiatzaren 10ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Últimos toques al filme sobre Larregui el 'Vasco de la Carretilla' (erd)
2005eko urriaren 24an EuskalKultura.com-en argitara emana

El Centro Vasco de Chacabuco, actores en el filme 'Gora Vasco...' (erd)
2005eko urriaren 24an EuskalKultura.com-en argitara emana

Homenaje vasco en Piedra Buena, Santa Cruz (erd)
2005eko apirilaren 28an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia