euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzak lau beka deitu ditu Diaspora esparruan, Gasteizerako (2), Argentina (1) eta AEBetarako (1)

2014/06/16

Azken deialdiko (2012) bekadunak: Iñaki Goikoetxea (Vitoria-Gasteiz), Shanti Arrieta (Buenos Aires), Mayte Galardi (Vitoria-Gasteiz) eta Miren Pérez Eguireun (New York eta Boise, AEB)
Azken deialdiko (2012) bekadunak: Iñaki Goikoetxea (Vitoria-Gasteiz), Shanti Arrieta (Buenos Aires), Mayte Galardi (Vitoria-Gasteiz) eta Miren Pérez Eguireun (New York eta Boise, AEB)

PUBLIZITATEA

Ekainaren 30ean bukatuko da epea Eusko Jaurlaritzak Euskal Etxe eta Gizataldeen esparruan deitu dituen lau beketara aurkezteko. Bekak Asier Vallejo buru duen Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzari dagozkio eta hamabi hilabetekoak dira. Egoitza Vitoria-Gasteiz (2), Argentina (1) eta Estatu Batuak (1) izango dituzte. Gasteizkoak 16.000 euroko saria izango du eta Argentina eta Estatu Batuetakoek 24.000.

Vitoria-Gasteiz. Bekek espediente oneko gazte unibertsitariak dauzkate helburu. Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialez gain, beste hizkuntzen ezaguera balioetsiko dute, bereziki ingelesarena, baita ibilbide profesionala ere eta egindako ikerlan eta ikastaroak. Aurretik jaurlaritzaren beka hau edo antzekorik esaktu dutenek ezin izango dute parte hartu.

Bekaren ireaupena 12 hilabetekoa (aurrekoa eta orain artekoak 24koak ziren) eta Eusko Jaurlaritzaren bulegoetan gauzatuko da: biren kasuan Gasteizko Lehendakaritzaren eraikinean; beste batean Euskadiren Argentina-Mercosurrerako Ordezkaritzan, Buenos Airesen; eta beste batean Euskadiren Estatu Batu eta Kanadarako Ordezkaritzan.

Orain arteko lerro hauetakoa laburpena baizik ez da. Informazio osoa eta xehetasunduna nahi duenak zuzenean jo dezake Ebazpenerako, Eusko Jaurlaritzaren webgunean, hemen.

-Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia