Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jaurlaritzak bulego bat irekiko du Boisen; Little gobernadoreordeak bisita ofiziala hasiko du gaur Euskadin

Jaurlaritzak bulego bat irekiko du Boisen; Little gobernadoreordeak bisita ofiziala hasiko du gaur Euskadin

2010/09/08

Joan den uztailaren hondarrean Patxi Lopez lehendakariak Idahora egindako bidaiaren ondotik, estatu estatubatuar hartako ordezkaritza bat, Brad Little gobernadoreordea buru, iritsiko da gaur Euskadira, harremanak sendotu eta areagitzeko asmotan. Little-rekin batera enpresari bi datoz eta baita ere euskaldunekin konexio handia duen Boiseko Bishop Kelly ikastetxe katolikoko arduraduna ere. Jaurlaritzatik bi bulego zabaltzeko asmoa lukete, bat Euskadirena Idahon eta bestea Idahorena Euskadin, bi lurraldeon arteko harremanak bultzatzeko. Bulegoa edo egitura handi bat baino gehiago pertsona bat litzateke harremanon dinamizatzaile aritzeko.

Bilbo, Bizkaia. Idahoko ordezkatitza gaur arratsaldez iritsiko da Bilbora eta lehenengo orduak Guggenheim Museoa bisitatzen emango dituzte. Bihartik aurrera bilerak izango dituzte Barnabé Unda Jaurlaritzako Industria sailburuarekin, Isabel Celaá Hezkuntza sailburuarekin, EVEko buruarekin eta baita Patxi López lehendakariarekin berarekin ere.

Bidaiaren zati garrantsitsu bat energiari lotua da eta alor horretako enpresariekin bilduko dira, besteak beste Iberdrola, Petronor, Gamesa, Sener eta Energiaren Klusterrekin ordezkariekin.

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Jaurlaritzak bulego bat irekiko du Boisen; Little gobernadoreordeak bisita ofiziala hasiko du gaur Euskadin

Lopez lehendakari buru duen euskal ordezkaritza Idahoko Otter gobernadorearekin (erdian, eskuak zabalik) bilduta joan den uztailean (argazkia Jon Bernardez)

E-postaz harpidetu albisteetara

bisita