euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzak atzerrian egoera larrian dauden euskaldunak laguntzeko 2013ko deialdia ebatzi du

2013/11/27

Saltoko Euskaldunen Taldea Euskal Etxea, Uruguain, deialdi honetako onuradunak dituen euskal etxeetako bat da (argazkia EuskalKultura.com)
Saltoko Euskaldunen Taldea Euskal Etxea, Uruguain, deialdi honetako onuradunak dituen euskal etxeetako bat da (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzak "atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonak laguntzeko" xedez euskal etxeei diru-laguntzak ematen dizkien ebazpena plazaratu du. Orotara 202.00 euro banatu ditu, iazko kopuru bera. Eskabideak guztira 92 izan dira eta horietarik 35 baztertuak izan dira eskatzen ziren baldintzetakoren bat betetzen ez zutelako; onuradunak, berriz, 57 izan dira, bost herrialdetakoak (Argentina, Txile, Kolonbia, Uruguai eta Venezuela) eta hogei euskal etxeren bitartez bideratuko dira.

Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzak "atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonak laguntzeko" dirulaguntzak esleitu eta plazaratu ditu, laguntzok, jakina denez, euskal etxeak bitartekari banatzen direlarik onuradunak bizi diren herrialde eta komunitate bakoitzean.

Guztira 202.00 euro banatu dira, iazko kopuru bera. Eskabideak, ostera, guztira 92 izan dira, zortzi herrialdetatik etorriak:  Argentina, Estatu Batuak, Kolonbia, Kuba, Paraguai, Txile, Uruguai eta Venezuela. Eskabide horietarik 35 baztertuak izan dira eskatzen ziren baldintzetakoren bat betetzen ez zutelako.

Onuradunak, beraz, 57 izan dira, bost herrialdetakoak (Argentina, Txile, Kolonbia, Uruguai eta Venezuela) eta hogei euskal etxeren bitartez bideratuko dira. Esan bezala, 202.000 euro jasoko dituzte guztien artean.

-Ebazpena eta onuradun eta baztertuen zerrenda osoa (pdf)
-Deialdiari buruzko xehetasun eta ezaugarri guztiak



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia