euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jaurlaritzak atzerrian egoera larrian dauden Diasporako jendeentzako laguntza deialdia argitaratu du

2014/04/25

Deialdia egiten duen Ebazpena
Deialdia egiten duen Ebazpena

PUBLIZITATEA

EHAAk atzo eman zuen argitara Eusko Jaurlaritzak "atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko" deialdia. Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak ezarritako lehentasunen arabera, diru kopuruak ez du jaitsirarik izango iazkoari erreparatuta eta deialdiak 202.000 euro banatuko ditu. Eskera aurkezteko epea maiatzaren 24an amaituko da.

Vitoria-Gasteiz. Euskal Autonomi-Erkidegoko Buletin Ofizialak (EHAA) atzo, apirilaren 24an, argitaratu zuen 2014ko apirilaren 16ko Ebazpena, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak sinatua, non "atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko" euskal etxeei diru-laguntzak emateko 2014. urteko deialdia egiten den.

Honetarako bereizi den diru-kopurua, urte hasieran Asier Vallejo Itsaso, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak adierazi zuenez, bere horretan geratu da, jaitsierarik jasan gabe iazkoarekin alderatuta, Zuzendaritzak urterako markatutako lehentasunen arabera. 202.000 euro banatuko ditu.

Deialdian atzerrian dauden eusal gizataldeetako partaideak har dezakete parte, esakera hurbilen daukaten euskal etxearen bitartez eginda. Ebazpenak dioenez, eskera egin nahi duten pertsonak, euskal etxe bateko bazkide badira, euren euskal etxe horretara jo dezakete eskaera bideratzeko, eta ez badira, hurbilen daukaten euskal etxera edo euren inguruko euskal etxeetako batera edo, halakorik ez balitz, bizi diren herrialdeko euskal etxeetako batera.

Eskabideak aurkezteko epea galdegile edo bitartekari diren euskal etxeentzat maiatzaren 24a izango da.

-Deialdia osorik, aurkeztu behar den eskaera orria barne, hemen dago



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia