euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Ikaskuntzak Genevako Unibertsitatean Hezkuntza alorrean deitu duen bekarako epea etzi amaituko da

2007/03/13

Genevako Unibertsitatea, Suitzan
Genevako Unibertsitatea, Suitzan

PUBLIZITATEA

Eusko Ikaskuntzak beka deialdia egin du Genevako (Suitza) Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Zientzietako Fakultatean ikerketa burutzeko. Aipatu bi erakundeen arteko akordioaren ondorioa da deialdia. Bekak Hezkuntza Zientziekin loturiko ikerketak lagunduko ditu, eta haien barruan hizkuntzak eskuratze eta ikaste prozesuek arreta berezia jasoko dute. Doktoreak eta tesiak oso aurreratuak dituzten doktoregaiak izango dira beka jasotzeko hautagaiak. Laguntzak ikasturte osoko edota ikasturte erdiko iraupena izango du eta hileko 2.116 euroko kopurua. Eskabidea datorren osteguna --martxoaren 15a-- baino lehen aurkeztu beharko da
Eusko Ikaskuntza eta Genevako Unibertsitateak lankidetza hitzarmena sinatu zuten 2005ean. Akordio honek, besteak beste, bide ematen dio Unibertsitate horretako Psikologia Fakultateari graduatuondoko mailako ikasleak hartzeko Hôte de relations internationales gisa, hau da ikasle-apopilo gisa. Bekaren onuradunak Eusko Ikaskuntzako kide beharko du izan, edo gutxienez dokumentazioa emateko garaian kide izateko eskaera egindakoa. Eusko Ikaskuntzarekin lankidetza hitzarmenak dituzten elkarteetako kideek ere izango dute aurkezteko aukera, euren erakundeek babestutako eskaera izatekotan.

Aurkeztutako ikerlanek Hezkuntza Zientziekin zerikusia izan beharko dute. Eusko Ikaskuntzak proposatzen ditu 'elebitasun, eleaniztasun egoerak eta kultura arteko hezkuntza edota iakasleak prestatzeko sistemak' bezalako gaiak, beste batzuen artean. Informazio eta xehetasun gehiago hemen.


Lotura interesgarriak

Eusko Ikaskuntzaren web gunea
www.eusko-ikaskuntza.org

Genevako Unibertsitatea
www.unige.ch

Nevada-Renoko Unibertsitateko (AEB) bekak
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko urtarrilaren 22an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia