euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Ikaskuntzak laguntzak eskuragai ditu euskal kulturarekin zerikusia duten ikerketak egiteko

2010/09/15

Eusko Ikaskuntzaren logoa
Eusko Ikaskuntzaren logoa

PUBLIZITATEA

Eusko Ikaskuntzak laguntza deialdia ireki berri du euskal kulturarekin zerikusia duten ikerketak sustatzeko. Laguntzak 1.600 euro gordinekoak izan daitezke gehienez eta Eusko Ikaskuntzako kideei edo kide izateko eskaera egin dutenei zuzenduak dira. Eskabideak aurkezteko epea azaroaren 30a arte egongo da irekia. Ikerketa proiektuak Diasporakoak izan daitezkeela, eta Diasporako euskal kulturari buruzkoak ere, baieztatu diote antolatzaileek EuskalKultura.com-i.

Donostia-San Sebastián. Eusko Ikaskuntzak bere bazkideen artean ikerketa sustatu nahi du eta asmo horrekin euskal kulturarekin zerikusia duten ikerketentzako laguntzak emango ditu. Laguntzak taldeka edo bakarka egindako lanetarako izango dira, beti ere lanaren gaia argitaragabea eta originala baldin bada. Beka Eusko Ikaskuntzako kideei zuzendurik dago, edo bazkide izateko eskabidea eta dokumentazioa epea amaitu baino lehen egina izango dutenei.

Aparteko kasuetan izan ezik, diru laguntzak ez dira 1.600€ baino gehiagokoak izango. Batzorde Iraunkorreko Batzorde Akademikoak onartuko du laguntzen zenbatekoa. Erabakitako laguntza urteko ordainketa bakarrean egingo da, lana entregatu eta jatorrizko txostenean adierazitako premisa metodologikoak eta proiektuari dagozkionak bete direla egiaztatu ondoren.

Proposatzen den lana edo burutzeko aldien gehienezko iraupena urtebetekoa izango da, laguntza jakinarazten den egunetik aurrera. Urte batzuetan burutu beharreko lanei dagokienez, egindako atalari dagokion txostena entregatu beharko dute urtero, eskaera urtero berritu behar delarik.

Ikerketarako proposatzaileak Diasporakoak izan daitezke, eta ikergaia ere Diasporako euskal kulturari lotutakoa. Deialdirako eskaria eta proiektuaren dokumentazioa aurkezteko epea azaroaren 30ean itxiko da. Ikerketa Laguntzei buruzko deialdiaren edukia eta inprimakiak, hemen.

 

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia