euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusketxe-ren finantziazioa laguntzeko bonuen 4. edizioan nobedade bat: Uruguaira bidaiatzeko aukera

2010/07/09

Sylvia Saez, Mariana Spallato iazko irabazlearen ama, bonu saritua eskuetan. Bere ondoan, Maria Elena Etcheverry, Eusketxeko lehendakaria (argazkiak EE)
Sylvia Saez, Mariana Spallato iazko irabazlearen ama, bonu saritua eskuetan. Bere ondoan, Maria Elena Etcheverry, Eusketxeko lehendakaria (argazkiak EE)

PUBLIZITATEA

'Eusketxe', Buenos Airesko Eusko Kultur Etxeak, aurten ere 200 bonu salduko dituela adierazi du. Bildutako diruarekin programatutako ekitaldiei eta etxearen mantenimenduari eutsi ahal izango dio argentinar hiriburuko euskal erakunde honek. Bono hauetako bakoitzarekin, Euskal Herrira egingo diren bi bidaien zozketan parte hartzen da, edo nahi izanez gero saria dirutan ere eskura daiteke. Horretaz gain, abuztuaren 30erako bono osoa ordainduta duten lagunen artean, Coloniarako (Uruguai) bi txartel zozkatuko dira. Laguntzeko modu bikaina, bi sari bikain eskuratzeko aukerarekin, izan ere.

Buenos Aires, Argentina. 2007an hasi zen Buenos Airesko Eusko Kultur Etxea proposamen honekin. Euskal Herrira bidaiatzeko eta aldi berean, euskal etxea lagundu eta bere egoitzaren mantenimendua eta 2010. urterako prestatu dituen jardueren gastuei aurre egiteko aukera ematen die Eusketxek mundu osoan sakabanatuta dauden bere lagunei. Horretarako, berrehun laguntza-bonu kaleratu ditu hil honetan tradizio handiko euskal etxeak.

Bonu hauen erosleak, Euskal Herrirako bi bidaien zozketan sartuko dira (2011. urtean egingo da bidaia, hegazkinez, klase ekonomikoan, denboraldi baxuan) edo nahi izanez gero, bidaiak balio duena esku-diruan kobratu ahal izango dute (8000 pesotan finkatu da prezioa).

Bonuak eta kuotak

Bonuaren salneurria aldatuko da ordainketaren data eta moduaren arabera. Abuztuaren 30ean baino lehen eskuratzen bada, kuota bakar batean erosiz gero, 120$koa (ehun eta hogei peso) da edota, kuotetan eskuratu nahi bada, 30$ko (hogeita hamar peso) 5 kuota. Epe honetako erosleek Coloniarako (Uruguai) bi txartelen zozketa batean hartuko dute parte. Zozketa honen irabazlearen izena, abuztuaren 31an ezagutuko da, arratsaldeko 7etan Eusketxen egingo den ekintza batean.

Irailaren 1etik aurrera eskuratzen diren bonuek, kuota bakar batean erosten badira, 150$ (ehun eta berrogeita hamar peso) balioko dute; kuotatan, berriz, 180$ 4 kuotatan zatituta, bakoitza, 45koa (berrogeita bost pesokoa).

Kuotak hilabetero ordaindu behar dira. Zozketa Euskal Etxean burutuko da abenduan, Urte Amaierako Festarekin batera. Bertan, bonoa osorik ordaindu duten zenbakiek soilik hartuko dute parte.

Bonuak Eusketxeren egoitzan, Mexiko 1880, Buenos Aireseko hirian, lor daitezke (tel: 54 11 4381-4611, eusketxe@ciudad.com.ar). Kanpoan bizi direnek ere esku har ditzakete. Bonuaren prezioa 40 eurotan finkatu da.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia