Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskaltzaleak elkarteak deia egin du Korrikaren inguruko topaketa eta festa egiteko gaur Buenos Airesen

Euskaltzaleak elkarteak deia egin du Korrikaren inguruko topaketa eta festa egiteko gaur Buenos Airesen

2011/04/15

Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegi eta gaueskolak elkarretaratzea antolatu du gaur iluntzean hiriburu argentinarrean, Korrikaren inguruan eratu diren mundu osoko gainerako deiekin bat eginez. 20:00etatik aurrera izango da, Independentzia 1722 kaleko bere egoitzan, eta festa, musa, musika, dantza eta jate-edatekoak iragartzen dira. Horrekin batera elkarteak "Euskara eta Euskal Kulturam murgiltzeko Tailerra" ere iragarri du, eta baita euskara hastapen-ikastaroak ere. Euskaltzaleak-eko abesbatzak hasiak ditu entseioak, eta interesatuentzat, elkarteko elastikoak prest daudela ere adierazi du.

Buenos Aires, Argentina. Buenos Airesko Euskaltzaleak-ek bat egingo du aurten ere Korrikarekin eta Korrika izango da, izan ere, gaur iluntzean, 20:00etatik aurrera egingo duen ikasturte honetako lehenengo bere jai giroko Topaketako gaia. "Euskaltzaleak-en, ikastearekin batera, ospatu eta gozatu ere egiten dugu. Gaurkoan, azalduko dugu, aurtengo Korrikan parte hartzen dugunok 'Euskalakari' bilakatuko garela, euskarazko kalakariak baikara".

"Topaketako plana, zortzietatik aurrera mus-saio bat egin eta ez-dakienari irakastalditxo bat ematea izango da, horretarako Gorka Berasategi gidari izango dugula. Euskal joko eta kantuekin segituko dugu, eta ondoren pintxoen eta kazuelatxoen txanda heldu da". Korrikari buruz, ikus bideoa hemen.

Tailerrak eta Euskara Klaseak

Euskaltzaleak-ek 2011 ikasturteko euskara eskola eta tailerren berri ere eman du.

Orain zabalduko den tailerra Euskara eta Euskal Kulturan murgiltze Tailerra izango da. Astelehenetan 18:00etatik 21:00ak arte. Euskal Herriaren jatorria, ohiturak, lanbideak, eraketa. Hiru ordu astero. Teresa Zavaleta irakasle.

Euskara hastapen ikastaroa. Astearte eta ostiraletan egingo da, 10etatik 12ak arte. Urtea amaitutakoan ikasleek jakingo dute galdera batzuk egin eta erantzuten, pertsonak, objektuak eta paisaiak deskribatzen eta iraganeko ekitaldiak kontatzen.  Astero lau ordu, maiatzetik azarora. Irakasle, Sabrina Otegui.

Prezioa, 50 peso matrikula eta 60 peso hilabetero.

Euskaltzaleak-eko abesbatza

Entseio egunak, ostegunak 19:30etan Independentzia 1722ko egoitzan. Zuzendari, Eliseo Rodriguez. Hurbil zaitez entseio batera eta gizatu euskaraz kantatzen.

Euskaltzaleak-eko elastikoak

Elkarteak bere elastiko berriak prest daudela adierazi du. Mail bidez eska daitezke.

Euskaltzaleak - Buenos Airesko Euskaltegia
Avda. Independencia 1722 (eta Solís)
Buenos Aires C1222ABB
Tel: (54) (0) 11 48610600
Maila:
euskaltzaleak@yahoo.com.ar
Weba: www.euskaltzaleak.org.ar
Facebook: http://www.facebook.com/euskaltzaleak

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)


bisita