euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com-ek Jose Mendiagueren bizitzari buruzko pastoralaren DVDak zozketatuko ditu

2013/04/29

José Mendiagueren pastoralaren DVDak
José Mendiagueren pastoralaren DVDak

PUBLIZITATEA

Bost DVD ditugu gure irakurleen artean zozketatzeko. Jose Mendiague Diasporako bertsolari handiaren bizitzari buruzko pastoralaren grabaketa da, Zuberoako Arrokiaga herrian egina 2012ko udan, Aldudarrak Bideoren eskutik (www.kanaldude.tv). DVDetako bat lortu nahi baduzu, bidali zure izen-abizenak, helbidea eta telefonoa info@euskalkultura.com helbide elektronikora eta zozketan parte hartuko duzu.

Donostia-San Sebastian. Diasporan aski ezaguna da Jose Mendiague (Aldude, 1845) bertsolari eta poeta, euskal kulturaren aldeko lan handia egin baitzuen Ameriketan eta Argentina-Uruguaiko euskal komunitateetan itzal handiko pertsonaia izatera iritsi baitzen.  Horregatik, Jose Mendiagueren bizitzari buruzko pastoralaren bost DVD zozketatuko ditugu diasporako –eta baita Euskal Herriko- gure irakurleen artean.

DVDetako bat eskuratu nahi baduzu, bidalizkiguzu zure datuak (izen-abizenak, helbidea eta telefonoa) info@euskalkultura.com helbidera maiatzaren 14ko 23:59ak baino lehen (Euskal Herriko ordua). Emaitzak maiatzaren 16an argitaratuko ditugu.

Pastorala Jean Bordaxar musikari xiberotarrak idatzi zuen, eta bere herriak, Arrokiagak, hartu zuen pastoralaren antzezpena 2012ko uztailaren 29an.

Hazparnen hazia, Jose Mendiague 18 urterekin joan zen Ameriketara eta Argentinan, Txilen eta batez ere, Uruguain ibili zen. Euskaraz idazlan asko osatu zituen eta horietako batzuk Montevideoko (Uruguai) Euskal Erria eta Haitza aldizkarietan argitara eman ziren, baita Baionako Eskualduna edo Eskualdun Ona astekarietan ere. Hego Ameriketako euskaldunen artean euskal kultura eta nortasuna biziarazten lan handia egin zuen, eta hori dela eta bere lana eta bertsoak ezagunak izan ziren oso Rio de La Plata aldean. Otañorekin batera, Rio de La Plata eta Diasporako bertsolari handienetakoa da.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia