Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskaldunen bizi ohiturei buruzko hitzaldiak biziki piztu zuen Montevideoko Haize Hegoako entzuleen interesa

Euskaldunen bizi ohiturei buruzko hitzaldiak biziki piztu zuen Montevideoko Haize Hegoako entzuleen interesa

2008/08/01

Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxeak 2008ko Kultur Zikloaren barruan euskaldunen ohitura eta usadioei buruzko mintzaldia eskaini zien elkarteko lagunei, deialdi arrakatsu batean. Maite Bengoa izan zen hizlaria eta bere azalpenen bidez euskaldunen ezkontza, haurdunaldi, erditze, hezkuntza... eta beste bizitzako une garrantzitsuei buruzko informazioa jaso zuten entzuleek. Ekitaldian euskal etxeko lagunez gain Euskal Herritik, Durangotik, etorritako familia bat izan zen eta hizlari, entzule eta bisitarien parte hartzearekin ekitaldia oso bizia eta interesgarria gertatu zen.

Montevideo, Uruguay. Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxeak elkarteko lagun eta bazkide ugari bildu zituen Maite Bengoak eskaini zuen 'Costumbres de Vida' edo euskaldunen ohitura eta usadioei buruzko mintzaldian. Ekitaldian euskaldunek bizitzako sasoi eta egoera desberdinetan jarraitzen dituzten ohituren berri eman zuen hizlariak eta entzuleek atentzio handiarekin aditu zituzten bere azalpenak.

Mintzaldia Haize Hegoak eskaintzen duen 20908ko Kultur Zikloaren ekitaldi berri bat izan zen. Ziklo hau elkartearen jarduera arrakastatsuenetakoa da eta urtean zehar bazkideen interesa mantentzea lortu du, Euskal Herriko historia, gizartea eta artearei buruzko mintzaldiekin. Oraingo honetan, Haize Hegoako arduradunek azaldu dutenez, 'Maitek gaia azaltzerakoan erakutsi zuen berotasunak eta jakinduriak entzuleak liluratuta eduki zituen mintzaldiak iraun zuen ordu osoan zehar'.

Maite Bengoaren mintzaldia Haize Hegoan 2008

[Goiko irudian entzuleak Maite Bengoaren azalpenak jarraitzen mintzaldiaren une batean]

 Mintzaldian bestelako gaiak ere jorratu zituen Bengoak, hala nola arlo erlijiosoa, baserria eta maiorazkoaren ohitura. Ekitaldian gonbidatu bereziak ere izan ziren, Bizkaitik, zehazki Durangotik, oporretan Uruguaira etorritako Castilla Ibarguren familia.

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Euskaldunen bizi ohiturei buruzko hitzaldiak biziki piztu zuen Montevideoko Haize Hegoako entzuleen interesa

Maite Bengoak eskaini zuen mintzaldiaren une bat (argazkiak Haize HegoaEE)

E-postaz harpidetu albisteetara

bisita