euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Euskaldunak Villa Marian, Bizitza istorioak' liburua: Villa Maria-ren euskal historia 42 senidek kontatuta

2010/12/03

'Euskaldunak Villa Marian (Bizitza istorioak)' liburua
'Euskaldunak Villa Marian (Bizitza istorioak)' liburua

PUBLIZITATEA

Joan den azaroaren 23an Cordoba probintzia argentinarreko Villa Maria hiriko Euskal Etxean 'Los Vascos en Villa María (historias de vida)' (Euskaldunak Villa Marian, Bizitza istorioak) liburua aurkeztu zen. Argitalpenak bertako berrogeita bi familiaren istorioak batzen ditu, testu eta argazkien bidez. Liburuaren aurkezpena euskal etxearen egoitzan gauzatu zen, erakundeak antolatutako 54. Kultur Astearen baitan.

Villa Maria, Cordoba. “Liburuak ez dauka egile bakarra. Villa Mariako berrogeita bi familia euskaldunak euren istorioak idatzi dituzte eta liburuak bizitza istorio horiek batzen ditu”, azaltzen dio herri cordobatarreko Euzko Etxea-ko lehendakaria den Raúl Onnaintyk EuskalKultura.com-i. “Edizioa, gainera, kalitate handikoa da, 180 orri ditu eta familia guztien argazkiak”, adierazten du Onnaintyk.

'Euskaldunak Villa Marian (Bizitza istorioak)' liburuaren aurkezpena 2010 01

[Raúl Onnainty, Eduardo Belloccio eta Eugenio Olavide]

Liburuaren aurkezpena “Euskal Herria” aretoan egin zen, Euzko Etxearen egoitzan. Testuan agertzen diren berrogeita bi familietatik, hogeita hamaseiren ordezkariak bertaratu ziren euskal etxera “Aurresku” batekin hasi zen ekitaldian parte hartzera.

'Euskaldunak Villa Marian (Bizitza istorioak)' liburuaren aurkezpena 2010 02

[Liburuen egileak ere egon ziren aurkezpenean. Euren istorioak idatzi zituzten 42 famliatik, 36 bertaratu ziren euskal etxera]

Raúl Onnaintyk, Argentinako Idazleen Elkarteko lehendakaria den Eduardo Bellocciok eta Eugenio Olavide euskal etxeko alkateak hartu zuten liburua aurkezteko ardura. Aurkezpena bukatuta, dantzariek eta abesbatzak euren ikuskizunak eskaini zizkioten bildutako jendeari.

'Euskaldunak Villa Marian (Bizitza istorioak)' liburuaren aurkezpena 2010 03

[Euskal etxeko abesbatzak musika jarri zion ekitaldiaria]

'Euskaldunak Villa Marian (Bizitza istorioak)' liburuaren aurkezpena 2010 04

[Dantzariek ere hartu zuten parte. Aurkezpenarekin amaitzeko, pieza batzuk egin zituzten]

Liburua erosi nahi dutenek euskal etxearekin jarri behar dute kontaktuan e-mail honetara idatziz: cvascovm@arnetbiz.com.ar. Ale bakoitzak 200 peso balio ditu.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia