euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Zinea abuztuan: Laburmetrai Jaia Montevideon (Euskal Erria) eta 'Begiradak' La Platan (Euzko Etxea)

2013/08/01

Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxeak bere bazkideei, euskaltzaleei eta zinemazale interesatuei orohar abuztu honetarako egiten dien zinema arloko eskaintza.
Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxeak bere bazkideei, euskaltzaleei eta zinemazale interesatuei orohar abuztu honetarako egiten dien zinema arloko eskaintza.

PUBLIZITATEA

Negu gorrian eta hozbero hitzetik beroaren partea zinez erorita gabiltza Hego Konoan, baina, beroki lodia soinean bada ere, auketa izango dute euskaltzale eta zinemazaleek Montevideon zein La Platan euskal etxeek eskainitako zine proposamenak dastatzeko. Montevideon, Euskal Erria EEren eskutik etorriko da 'Euskal Laburmetraien Jaialdia' hilaren azkeneraino; Argentinako La Platan, berriz, 'Begiradapean' izeneko proposamenak zenbait nazionalitatetako egileen luzemetraiak eskainiko ditu Euzko Etxearen egoitzan.

Montevideo, Uruguai. Bi proposamen elkarrekiko zeharo desberdinak heldu zaizkigu erredakziora, biak zinema alorrekoak izan arren eta abuztuan gertatzekoan biak, bata Euskal Erria euskal etxeak antolaturik Uruguaiko Montevideon; eta bestea La Plata, Buenos Aires probintziako hiriburuan, hilabete berean, baina luzemetraien arloan.

Montevideoko Kimuak Laburren 2. Jaialdia

Lehendabiziko eskaintzari dagokionez, 2º Festival de Cortos Vascos-Euskal Laburmetraien 2. Jaialdia du izena, eta bigarren urtez jarraian gauzatuko da gisa honetan, helburu duelarik Euskadin urtero ekoizten diren izenbururik garrantzitsuneka bertako pantailara iristaraztea, eta ez da txantxa, Euskadi eta Kimuak bere programa erreferentzia baitira nazioartean laburmetraien alorrean, programa eta bere emaitzengatik, hamarnaka --zientoka ez esatearren-- baitira munduko laburmetrai jaialdietan barrena lortu dituzten sariak, tartean baita Oskarretarako izendapen bat baino gehiago ere.

Montevideoko eskaintza hau abuztuko larunbatero gauzatuko da, hilaren 3an (etzi), 10, 17 eta 31ean, 17:00etan, sarrera libre, Euskal Erria euskal etxearen egoitzan, San Jose 1168 helbidean. Xehetasunak 2908 7977 telefonoan eta emailez euskal.erria.9@facebook.com-era idatziz; edo honako bloga medio, Euskalerria1912.blogspot.com.

'Begiradak-Miradas'; abuztuan ostegunero zinea La Platako Euzko Etxean

Bestalde, La Platako Euzko Etxea-tik adierazten digute guztia presta daukatela Begiradak izenpean abuztuan zehar eskainiko duten zine emanaldi sortari ekiteko.

Lehenengo emanaldia gaur bertan izango da, abuztuaren 1ean, euskal etxean, proiektatuko den izenburua Dardenne anaien 'Bizikletaren haurra' (el niño de la bicicleta) delarik: "Cyril-ek ia 12 urte dauzka eta plan bakarra buruan: txikitan abegi-etxe batean utzi zuen aitaren arrastoa topatzea. Samantha ezagutzen du kointzidentziaz, ile-apaindegi bat daukan neska. Samanthak baietz esaten dio asteburuetan berarekin gelditzeari. Cyrilek ez du onatu nahi Samanthak beragatik sentitzen duen maitasuna, haurrak berak bere amorrua baretzeko ezinbestekoa duen maitasuna".

Hilabetean zehar programatutako gainerako tituluak honakoak dira: 'Il Caimano', Nanni Moretti-rena (abuztuaren 8an), 'Mi vida sin mí', Isabel Coixet-ena (abuztuaren 15ean), 'Fuego', Deepa Mehta-rena (abuztuaren 22an) eta 'También la lluvia', Iciar Bollain-ena (abuztuaren 29an). Emanaldi guztiak arratsaldeko bostetan izango dira La Platako Euzko Etxea-ko lehenengo solairuan (58.a eta 14.a).

La Platako Euzko Etxeak, Martxin Burdin bere liburutegia medio, beste proposamen berezi bat ere eskainiko du abuztutik aurrera: Lo vas contando izenekoa, irakurketa eta literatura laguntzeko sortua.

-Matxin Burdineko Facebook orrialdea:
https://www.facebook.com/BibliotecaMatxinBurdinCentroVascoLaPlata/info



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia