euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal venezuelar komunitatea: Jon Bengoa Renteria hil da tupustean Caracasen; Josu Calvo zendu da

2014/06/06

Jon Bengoa, artxiboko argazki batean. Tupustean hil da 53 urte zituela Caracasen (argazkia Amaya Zenarutzabeitia)
Jon Bengoa, artxiboko argazki batean. Tupustean hil da 53 urte zituela Caracasen (argazkia Amaya Zenarutzabeitia)

PUBLIZITATEA

Caracasko euskal komunitatetik dator berria, tupustean hil baita hiriburu venezuelarrean Jon Bengoa Renteria, dirudienez burmuineko aneurisma batek jota. Jon, Jose Maria Bengoa eta Amaia Renteriaren semea zen, Igone San Sebastian zeukan emaztea eta Eneko eta Naiaren aita zen, baita, besteak beste, Jaurlaritzako Osasun sailburu ohi Rafael engoa Rentreriaren anaia ere. Berri lazgarriak Venezuelako euskal komunitatea eta Euskadiko euskal-venezuelar ingurua hunkitu ditu. Caracastik, beste heriotz baten berri ere dakarkigu Jazoerak, Josu Calvorena.

Caracas, Venezuela. Caracasko Eusko Etxetik, elkarteko lehendakariak, Jazoeraren posta bat medio adierazi du azken orduotan, Jon Bengoa Renteriaren heriotza, 53 urte zituela. Adierazitakoaren arabera, joan den larunbatean ondoezik sentitu zen eta larrialdietara joan eta erresonantzia magnetiko bat egin ondoren, emaitzik txarrenaren berri eman zioten, burmuineko aneurisma diagnostikatu baitzioten, konponbiderik gabe, eta geroztik "guztia saiatu" bazuten ere, ebakuntza, zenbait botika, eta abar, azteazken iluntzean hil da, guztiok ezustean harrapatuta, aipatu diote EuskalKultura.com-i Caracasko Eusko Etxetik baita euskal-venezuelar komunitateko erreferente den Amaya Zenarutzabeitiak ere.

Jon Bengoaren beila gaur ostirala izango da, arratsaldeko bostetik aurrera, bihar larunbateko goizeko ahamaikak arte, ordu horretan erraustuko baitute, Caracaseko Ekialdeko Kanposantuan.

Josu Calvoren heriotza

Beste abisu batean, Jazoerak bere dolumina adierazten du maiatzaren 31ean hil baita Caracasen Josu Calvo, Mirentxu Calvoren anaia. Eusko Etxeak bizi duen dolumin egoera dela eta, gaur ostiralerako iragarrita zeuden ekintzak eta Karaokea bertan behera uztea erabaki du hiriburu venezuelarreko euskal elarteak.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia