euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Softball Selekzioa Kanadara, British Columniako Surrey-n euskal koloreak defenditzera

2014/07/11

Irudian, Euskadiko Softball Selekzioari jokalariak ekartzen dizkion Orioko Bate Bizkorrak-eko taldekideak (argazkia OBB)
Irudian, Euskadiko Softball Selekzioari jokalariak ekartzen dizkion Orioko Bate Bizkorrak-eko taldekideak (argazkia OBB)

PUBLIZITATEA

Euskal Kirol Federazioen Batasunak jakin arazi duenez, Euskal Softball Selekzio Absolutoa igandea honetan bidaiatuko da Kanadara, “Canadian Open Fastpitch” izeneko norgehiagokan parte hartzera. Lehiaketa hori uztailaren 15etik 21ra bitartean egingo da British Columbiako Surrey-n, eta euskaldunek parte hartuko duten 90 taldeen aurrean defenditu behar izango dituzte euskal koloreak.

Donostia-San Sebastián. Euskal Kultur Federazioen Batasunaren (EKFB) oharrak dioenez, Softball-eko Euskal Selekzio Absolutoa igandea honetan, uztailaren 13an, bidaiatuko da Kanadara, “Canadian Open Fastpitch” delakoan lehiatzera. Norgehiagoka uztailaren 15etik 21ra bitartean jokatuko da British Columbiako Surrey-n, 90 talde partaide, eta Euskal Selekzioak "Women's International" (emakumeak) sailean arituko da, bertan zortzi arerioren aurka egin behar izango duela, tartean AEB, Kanada, Mexiko eta Japonia bezalako mundu mailako potentzien talde nazionalak.

Estatu Batuetako, Kanadako eta Japoniako selekzioak Softballeko Mundu Txapelketa Absolutoan hartuko dute parte Harleem-en (Herbehereak) abuztuaren 15etik 24ra.

Euskal Herriaren koloreak defenditzea nazioarteko hain maila altuko txapelketa batean erronka berezia da Softball-eko Euskal Selekzioko neskentzat, baita urratsa ere Euskal Selkzioaren nazioartekotzean.

Deitutako jokalariak:

1 Ane Barandiaran 1992 Orioko Bate Bizkorrak
2 Laura González 1990 Atlético San Sebastián
3 Irati Barandiaran 1997 Atlético San Sebastián
4 Olatz Zubia 1990 Orioko Bate Bizkorra
5 Ainara Larraza 1986 Orioko Bate Bizkorrak
6 Idoia Benito 1992 Orioko Bate Bizkorrak
7 Sara Etxeberria 1994 Orioko Bate Bizkorrak
8 Ana Cuesta 1981 Orioko Bate Bizkorrak
9 Lorena Cores 1989 Atlético San Sebastián
10 Igone Etxeberria 1990 Orioko Bate Bizkorrak
11 Uxue Zoroza 1975 Orioko Bate Bizkorrak
12 Irune Paredes 1990 Atlético San Sebastián
13 Maialen Majarenas 1990 Atlético San Sebastián
14 Lorena Morras 1973 Orioko Bate Bizkorrak

Talde teknikoa:

15 Rafael Llames General Manager
16Francisco Arnal Manager
17Lorena Morras Coach
18Sergio Berdasko Delegatua
19Txema Arnal Fisioterapeuta

Game Park-Dia Time TeamA TeamB
15.07   SBC-1   8:30 P   Team Canada                  Basque Country (Spain)

 

Game Park-Dia Time  TeamA TeamB
16.07 SBC-1 12:30 P  Team Japan Basque Country (Spain)
SBC-1 9:00 P Basque Country (Spain)   Team USA

 

Game Park-Dia Time     TeamA TeamB
17.07 SBC-2 3:30 P    Basque Country (Spain) Team Mexico
SBC-1 8:30 P    Basque Country (Spain)   White Rock Renegades

 

Game Park-Dia Time    TeamA TeamB
18.07 SBC-3 6:30 P    Bloomington Lady Hearts Basque Country (Spain)

 

Game Park-Dia Time TeamA TeamB
19.07 SBC-2 10:30 A  NJCAA All Stars                 Basque Country (Spain)


20.07- 21.07 Dagozkien gurutzeak jokatuko dira*



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia