euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal partitura baten bila ari zara? Eresbil artxibategian 210.000 dokumentu dituzu eskuragarri

2012/02/10

Eresbil artxibategiaren webgunearen irudi bat
Eresbil artxibategiaren webgunearen irudi bat

PUBLIZITATEA

Eresbil, Musikaren Euskal Artxiboa, urtetik urtera ari da bere fondoak aberasten eta gaur egun musikari buruzko 210.000 dokumentu biltzen ditu, formato desberdinetan: partiturak, grabazioak, liburuak, ikerketak... Eresbilek material hau guztia mundu osoko musikari, zaletu eta ikerlarien esku jartzen du webgunearen bitartez, eta asko dira jada Diasporatik zerbitzu hau baliatzen duten koru eta musika taldeak. Eresbileko zuzendari Jon Baguesek azaldu duenez, webgunearen bidez jaso dituzten kontsulten erdia Estatu Batuetatik etorri da.

Donostia-San Sebastián. Eresbilek, Musikaren Euskal Artxiboak, bertan gordetzen diren fondoei buruzko informazioa eman du, eta iaz eskuratu zituen ia 3.000 dokumentu berriak kontuan hartuta, orotara 210.000 dokumentu inguru dituela azaldu zuen prentsaurrean Jon Baguesek, artxiboko zuzendariak.

Material hau guztia eskuragarri da mundu osoko erabiltzaileentzako www.eresbil.com webgunearen bitartez. Webgune hau ezaguna da jada Diasporako zenbait koru eta musika taldeen artean, baina arduradunek Diasporako musikazale orori bertan sartu eta artxiboa deskubritzeko gonbitea luzatu diete.

Webgune honen bitartez erabiltzaileak, adibidez, bilatzen ari den partitura edo dokumentua aurkitu dezake eta zenbait kasuetan zuzenean deskargatu dezake internet bidez. Beste zenbaitetan artxiboarekin harremanetan jarri beharko du eta dokumentua eskatu. Eresbilek korreo bidez bidaliko dio eskatutakoa.

Webguneak Euskal Partitura atal aberats bat du. Artxiboak ikusmiratzeko, jo hona.

Jon Baguesek azaldu duenez, Internet eta sare sozialen bitartez gero eta hedapen gehiago ari dira izaten Eresbileko fondoak. 2011an zehar webguneak 39.396 bisitari izan zituen. Datu bitxi bezala Baguesek aipatu du bisita gehienak Estatu Batuetatik datozela %53,57 (21.321). Espainiatik bisiten %29,49a jaso dira (11.670).



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia