Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal laburrei eskainitako bigarren saio berezia gaur, XV. Bruselako Laburmetraien Jaialdiaren baitan

Euskal laburrei eskainitako bigarren saio berezia gaur, XV. Bruselako Laburmetraien Jaialdiaren baitan

2012/05/02

Bigarren urtez jarraian, Euskadiko sormenak eta talentuak ohore puntua izango dute Bruselako Laburmetraien Jaialdian. Euskal ikus-entzunezko sektorea sustatzeko hitzordu bihurtu da dagoeneko, aurten XV. edizioa duen Bruselako zinemaldi hau. Euskal partaidetza, Euskadiko Talentu eta Kulturaren gaineko II. Europako Zikloaren jardueren barruan kokatzen du Jaurlaritzak; Etxepare Institutuak sustatu du ekimena Euskadiren Europar Batasunaren aurreko Ordezkaritzarekin, Euskadiko Filmategiarekin eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuarekin batera. Apirilaren 30eko saioaren ondoren, gaur, maiatzaren 2an, euskal laburmetraiak ikusteko bigarren aukera eskainiko du Jaialdiak, horretarako antolatutako emanaldi berezia medio.

Brusela, Belgika. Europar Batasunaren aurreko Euskadiren Ordezkaritzak ohar baten batean dioenez, euskal talentuak berez dituen merezimenduak oinarri, talentu hori ezagutarazteko azken urteotan Administrazioa eta egileak berak egiten ari diren ahaleginari esker ari da gailentzen euskal zinegileen lana Bruselako Laburmetraien XV. Jaialdian eta oro har tankera honetako nazioarteko hitzorduetan, Etxepare Institutuko zuzendari Aizpea Goenagaren esanetan "Kimuak programaren moduko jarduerei esker, Euskadiko Filmategiak koordinatutakoa Eusko Jaurlaritza babesle". "Gure ikus-entzunezko sektorea dinamikoa, sortzailea eta talentuz betetako da, eta ohorezko hizkiak erakutsi ditu atzerrian", adierazi du Etxepareko zuzendariak.

Beren-beregi Euskadiko emaitzei buruz eratutako bi saiotan aurkezten ari dira laburmetraiak, sei izenburu guztira, Kimuak programak egindako aukeraketa, eta Euskadiko laburmetraia zuzendari dagoeneko finkatutakoak zein talentu berriak jasotzen dituztela. Hona euren izenak eta zuzendariak: Ivan Casoren "Muy cerca", Sergio Barrejonen "La media pena", JM Goenagaren "Lagun Mina", David Gonzalezen "La Calma", Aritz Morenoren "Bucle", eta Kote Camachoren "La Gran Carrera".

Euskal talentuaren eta euskal kulturaren erakusgarri

Bi saiotan, astelehenean aurrenekoa, eta gaur asteazkena, bigarrena, programaratu dira euskal emaitzen erakustaldiak. Bi saio bereziekin batera, sektoreko profesionalei eta beste jaialdi eta telebista europarretako arduradunei Jaialdiak eskaintzen dizkien jardueretan ere izango da euskal partaidetzarik. Era berean, ekitaldiok baliatuz, Jaialdiko ikusleek euskara eta euskal kultura hobeto ezagutzeko aukera izango dute. Iaz 21.000 ikusle inguru eta sektoreko 400 profesional eta telebista europarretako arduradun baino gehiago bildu ziren Bruselako Laburmetraien Jaialdi honetara.

Jaurlaritzak, Euskadiko Talentu eta Kulturaren gaineko II. Europako Zikloaren jardueren barruan kokatu du euskal partaidetza hau hiriburu europarreko Laburmetraien Jaialdian. Ekimena, Etxepare Institutuak sustatzen du, Euskadiren Europar Batasunerako Ordezkaritzarekin, Euskadiko Filmategiarekin eta beste bazkide batzuekin batera, tartean Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua, esaterako.

Aipatzekoa, zabalkunde ekimen honetan, besteak beste euskararen gaineko liburuxkak ari direla banatzen Jaialdian, Gernikako Bonbardaketaren 75. Urteurrenaren Bruselako erakusketa ibiltarian ere banatzen ari direnak, antzeko erakusketak eta ekitaldiak munduan dauden Jaurlaritzaren gainontzeko Ordezkaritzek, bakoitzak bere jardun-eremuan, egindakoari jarraiki.

Belgikari dagokionez, iragan ostegunean, apirilaren 26an, Euskadiren EBeko Ordezkaritzan inauguratu ondoren, Belgikako lurraldean zehar diren zenbait erakunde edo kultur guneetan izango da erakusketa ibiltaria bisitagai, esan nahi baita EBeko Euskadiren Ordezkaritzan, Bruselako Cervantes Institutuan, Liejako Udaletxean, "Flanders Fields Museum" Ieper-eko Museoan eta Huy-eko Nazio Memorialean, orain arteko datuen arabera, Euskadiren Bruselako Ordezkaritzak bidalitako oharrak jakinarazi duenez.

-Bruselako Laburmetraien Jaialdia: www.bsff.be
-Euskal Laburmetraien Kimuak programa: www.kimuak.com

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Euskal laburrei eskainitako bigarren saio berezia gaur, XV. Bruselako Laburmetraien Jaialdiaren baitan

Gaur asteazkenez egingo dute Bruselako Laburmetraien Jaialdiaren baitan euskal egileei propio eskainitako bigarren erakustaldia, Kimuak-eko sei izenburu proiektatuta

E-postaz harpidetu albisteetara

Erlazionatutako elementuak


bisita