Hemen zaude: Hasiera Albisteak Mikel Urdangarinek kontzertua eskaini zuen Varsoviako I. Euskal Kultur Jardunaldietan

Mikel Urdangarinek kontzertua eskaini zuen Varsoviako I. Euskal Kultur Jardunaldietan

2008/06/04

Joan den ostegunean euskal kulturari buruzko lehenengo jardunaldiak ospatu ziren Poloniako hiriburuan. Bertara bildu zirenek euskal produktuen dastapenaz gozatu, filme eta argazki aurkezpenak ikusi eta Mikel Urdangarin kantariaren kontzertua entzun ahal izan zuten. Jardunaldiak Varsoviako euskal lektoregoak antolatu zituen, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Varsobian ezarritako Kategora eta Bmp Abogados euskal enpresen laguntzarekin.

Varsovia, Polonia. Jardunaldiak argazki erakusketa batekin eta Eusko Jaurlaritzak eskainitiako euskal produktuen dastaketa batekin ireki ziren. Sagardoak eta Idiazabal gaztak oso harrera ona izan zuten eta  minutu gutxiren barruan agortu egin ziren.

Ekintza guztiek izan zuten partaidetza handia, baina zalantzarik gabe Mikel Urdangarinek eta Nika Bitchiashvili bibolinjoleak Poloniako hiriburuko Kultura eta Zientzia Jauregian eskeini zuten kontzertua izan zen jende gehien jaso zuen ekintza, Varsoviako euskara lektoreak, Aitor Arruzak, EuskalKultura.com-i jakinarazi dionez.

mikel urdangarin varsobian2'Kluba toperaino bete zuen entzuleriaren aurrean, Mikel Urdangarinek bere diskografiari errepasoa eman zion', azaltzen du. 'Txatxamatxalinatxu kantarekin batera etorri ziren gaueko txalorik handienak, entzulegoan aurkitzen ziren euskara ikasleak eta Varsobian bizi diren euskal Diasporako kideen artean kantarik ezagunetarikoa delako'.

Hurrengo egunean, eta jardunaldiei amaiera emateko, Mikel Urdangarinek  hitzaldia eman zuen Varsoviako Unibertsitatean eta entzule eta ikasleek euskal musikari buruzko galderak ugari egiteko aukera izan zuten. Euskal kulturari buruzko lehenengo jardunaldi hauen arrakasta ikusita, antolatzaileek datozen urteetan ere antzeko ekintzak egiteko asmoa agertu dute jada. [Ezkerreko irudian Mikel Urdangarin, Aitor Arruza euskara irakaslea eta Nika Bitchiashvili bibolinjolea Varsovian]

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Urdangarinek kontzertua eskaini zuen Varsoviako I. Euskal Kultur Jardunaldietan

Mikel Urdangarin Varsovian eman zuen kontzertuaren une batean

E-postaz harpidetu albisteetara

bisita