euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal jarduerak berriro abian Kuban: Ruper Ordorika, AthletiKubaren afaria eta euskara ikastaroak

2010/09/23

Ruper Ordorikak kubatar poeta eta musikariekin egingo du bihartik aurrera bira kubatarra (argazkia Ruperordorika.com)
Ruper Ordorikak kubatar poeta eta musikariekin egingo du bihartik aurrera bira kubatarra (argazkia Ruperordorika.com)

PUBLIZITATEA

Kubako euskal komunitateak indarberrituta ekin dio ikasturte berriari Karibeko udak ekarri zuen geldiunearen ostean. Aurki hasiko dira hiriburuan euskarazko klaseak --"Kuban bizi diren euskaldunen aspaldiko ametsa"--, eta AthletiKuba zale taldeak bere lehen ekitaldia egin du jada. Horrez gain, Ruper Ordorika kantari oñatiarrak bihar bertan Habanako Malekoian hasiko du kontzertu bira.

Josemi Arrugaeta/Habana, Kuba. Oporrak eta uda kartsua dela eta ekimenak gutxitu ostean, Kubako euskal komunitatea gutxinaka-gutxinaka bere dinamikara ari da bueltatzen. 'AthletiKuba' kirol-lagunartea izan zen ikasturteari hasiera eman zion lehena, abuztuaren azkeneko ostiralean egin zuen afariarekin. Elkarteko hogei bat kide bildu ziren bertara.

Ohiko giro onean, elkarteak Realeko anai-arrebei ongi etorria emateko aprobetxatu zuen aukera, lehen mailara itzuli direlako. Izan ere, aipatu beharra dago, urruntasuna, zailtasunak eta indarrak batzeko nahia dela eta, Realeko 'menderaezin' batzuk Habanako talde honetako kide eta sortzaile ere direla, eta AthletiKuba taldeko kide izateko 'ahalegin' berezia egiten dutela, euren kolore txuriurdinekin taldea aberastuz, azaldu diote EuskalKultura.com-i.

Ordorika eta lagunak

Bestalde, Ruper Ordorika kantariak bira egingo du irlaren mendebaldetik, bihar bertan Habanan hasita. Guztira hiru emanaldi egingo ditu oñatiarrak, Bladimir Zamora poeta eta Ray Fernández kantari kubatarra lagun dituela, ¡Qué gran invento! Los amigos izenburupean.

Lehen kontzertua bihar izango da, Habanako Malekoian dagoen Zentro Iberoamerikarrean, 17:00etan. Etzi larunbata, irailaren 25ean, Cardenaseko 'Museo de la Batalla de Ideas'-en (22:00etan) izango da Ordorika eta igandean, irailaren 26ean, azkenik, Santa Clarako El Mejunje aretoan (22:00etan).

Kantaria Habanan den bitartean bere ohorez afaria egingo du AthletiKuba taldeak eta ohorezko bazkidearen karneta emango diote elkartekoek.

Euskera ikastaroak

Azkenik, kubatar hiriburuan oso aurreratuak daude jada oinarrizko euskara eta euskal kultura ikastaro bat emateko prestaketak. Ikastaroa urriaren erdialdera jarriko da abian, Kubako euskaldunen aspaldiko amets bat betez.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia