Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal Ikasketen 'Buenos Aires 2012' Jardunaldiak abuztuan, Buenos Airesen, Palermoko Unibertsitatean

Euskal Ikasketen 'Buenos Aires 2012' Jardunaldiak abuztuan, Buenos Airesen, Palermoko Unibertsitatean

Bi elkarte euskal-argentinar, esan nahi baita Arturo Campion Ikasketa Gunea eta Udako Euskal Unibertsitatea, ari dira prestatzen Buenos Aires hiriko Palermoko Unibertsitatean abuztuaren 24 eta 25ean egingo diren 'Buenos Aires 2012' Euskal Ikasketa Jardunaldiak. Ekimenaren helburua, euskal ikasketen arloan zenbait arlotan garatzen ari diren azterketa eta ikerlanak mahaigaineratu eta jendaurretzea da. Bertan lanik agertu nahi duten ikerlari eta ikaslariek uztailaren 6 daukate laburpen eta proposamenak aurkezteko azken epea.

Buenos Aires, Argentina. Arturo Campion Ikasketa Guneak (Centro de Estudios Arturo Campion) eta Udako Euskal Unibertsitateak (Universidad Vasca de Verano) plazaratu dute deia eta euskal ikasketen arloan lanean ari diren ikertzaile eta ikaslariak gonbidatu dituzte Buenos Aires hiriburuan dagoen Palermoko Unibertsitatean bi egunez gauzatuko den elkarretaratze honetara, helburua "partaide izango diren ikertzaileek proposatuko dituzten gaiak eztabaidatu, ikasketok landu eta urrats berriak emanez publikoaren aurrean aurkeztu" delarik.

Abuztuaren 24 eta 25ean egingo diren ekitaldiotan gairen bat azalduz parte hartu nadi duten interesatuek Batzorde Ebaluatzaile bati bidali beharko diote euren proposamena, eta honen erabakia irmoa eta behin-betikoa izango da. Lanen laburpenak gaztelaniaz aurkeztu beharko dira eta 200 hitz euki beharko dute gehienez. Uztailaren 6aren aurretik igorri beharko dira. Behin proposamena onartua izan eta gero word dokumentu batean, arial letraz, 11ko neurrian, lerroarte xinplez eta 2,5eko bazterrez helaraziko dira, aipuak orrialde oinean ipinita eta bibliografia azkenean. Lanen azalean titulua, egilearen izen-deiturak eta emaila ezarriko dira. Komunikazioek ez dute hiru mila hitzetik gora izango eta kopia bat emailez eta bestea posta arruntez bidaliko dira.

Lanak helarazteko azken epea 2012ko abuztuaren 3a izango da.

Kontaktatzeko emailak:
-Eduardo Torri:
torryet@yahoo.com.ar
-Enrique Aramburu: ejaramburu@yahoo.com.ar
-Txarito Naya: txarito_naya@hotmail.com
-César Arrondo: cesar2011@gmail.com

 

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)


bisita