Euskal Herritik propio etorritako lagunek ere hartu dute parte Mar del Platako Euskal Astean (IV)
Iparraldetik nahiz Hegoaldetik lagun mordoa argentinaratu ziren Euskal Astean parte hartzeko. Iparraldetik 'Euskal Argentina' elkarteko kideak. Hegoaldetik, besteak beste, Getxoko Itxas Argia Dantza Taldekoak. Biek partaidetza berezia izan zuten Mar del Platan burutu zen jaian. 'Euskal Argentina'ko kantuzaleek Pello Mari Otañori omenaldia egin zioten ostiral gauean, euskal-argentinar bertsolariaren heriotzaren Mendeurrenean. Dantzari eta musikari getxoztarrek, berriz, emanaldiak eskaini zituzten astean zehar.
Mar del Plata, Argentina. Pello Mari Otaño bertsolaria Rosarion (Argentina) hil zenetik 100 urte bete ziren joan den maiatzean. Diasporarekin harreman berezia zuen olerkariari, zegokion omenaldia egin zitzaion urteurrenaren hilean Euskal Herrian eta Argentinan. Hala era, Euskal Asteko giroa aprobetxatuz, “Euskal Argentina” Iparraldeko Elkarteak euren omenaldia ere egin zuen ostiral gauean. Eusko Jaurlaritza eta euskal etxeko agintariak presente egon ziren ekitaldian, Otañoren bilobarekin batera.

[Egitarauari jarraituz, ostiral gauean Pello Mari Otaño bertsolariari omenaldia egin zioten “Euskal Argentina” elkarteko kideek. Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko Zuzendariak aurkeztu eta itzuli zituen Iparraldeko kantuzaleek Otañori buruzko esandako hitzak]

[Susana Ardanaz Otaño 'Txuri', Pello Mari Otañoren biloba, ere egon zen omenaldian eta hitz batzuk zuzendu zizkion bildutako jendeari]

[Denak Bat Euskal Etxe anfitrioiko lehendakaria den Jose Martin Azarlozak esker beroak eman zizkien Iparraldetarrei eta euskal etxearen izenean, oroigarri bat eman zion Pierra Lako “Euskal Argentina” elkarteko presidenteari]

[Julian Celaya, Aizpea Goenaga eta Elvira Kortajarena Eusko Jaurlaritzako agintariak presente egon ziren Otañori egindako omenaldian. Irudi honetan, Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin batera, Jose Martin Azarloza, euskal etxeko batzordeko lehendakari ordea den Ana Maria Irigoyen, Susana Ardanaz Otaño eta Frantxua Juanicotena, besteak beste]

[Eskerrak emateko momentuan, Patxi Valenciak opari bat eskuratu zion Jon Txaber Mendizabal Getxoko Itxas Argia Dantza Taldeko zuzendariari]

[Getxoko Itxas Argia Dantza Taldeko kideak]
