euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) ikasle latinoamerikarrentzako 2010-2011 laguntza deia zabaldu du

2010/05/24

Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU-UPV) logoa, Eduardo Chillida artista donostiarrak diseinatua
Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU-UPV) logoa, Eduardo Chillida artista donostiarrak diseinatua

PUBLIZITATEA

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU-UPV) zenbait herrialde latinoamerikarrentzako herritarrentzako dirulaguntza deialdia zabaldu du, euskal goi eskolan ikasketak zabaldu nahi dituzten honako herrialdeetakoentzat hain zuzen: Brasil, Txile, Peru, Puerto Rico, Dominikar Errepublika, Argentina, Kolonbia eta Mexiko. Gai eta karrera aldetik, ugari dira diziplinak, tartean Fisika, Ingurumena, Biomedikuntza, Inaformazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak, Ekonomia, Filosofía, Literatura, Nazioarteko Ikasketak edo Ingeniaritza, besteak beste. Deialdiak bat baino gehiago dira, eta horren arabera eskabideak aurkezteko epea ekainaren 4ean edo 18an bukatuko da.

Bilbo, Bizkaia. Eskabideak aurkezteko epea zabalik daukaten deialdiak honako herrialdeetako unibertsitariengan izan dezakete eragina: Brasil, Txile, Peru, Puerto Rico eta Dominikar Errepublika, batetik, eta Argentina, Kolonbia eta Mexikokoak, bestetik. Deialdiek 2010/2011 ikasturtean UPV/EHUn Kalitate Aipamena duten doktoregoen prestakuntza aldia osatzen duten unibertsitate masterretan inskribatutako eta matrikulatutako ikasleen mugikortasuna sustatzea dute helburu. Diru-laguntza urteko 4.500 eurokoa izango da eta onuradunak salbuetsita egongo dira prezio publikoak ordaintzetik. Deialdiak EHUk argitara emanak ditu bere webgunean.

Bi dira deialdiak, eskabideak aurkezteko epea ekainaren 4a eta ekainaren 18a daukatelarik hurrenez hurren (ikus oinarrietan):

1.- 2010/2011 IKASTURTEAN UPV/EHUn KALITATE AIPAMENA DUTEN DOKTOREGOEN PRESTAKUNTZA ALDIA OSATZEN DUTEN UNIBERTSITATE MASTERRAK EGITEN ARI DIREN BRASIL, TXILE, PERU, PUERTO RICO ETA DOMINIKAR ERREPUBLIKAKO IKASLEEN MUGIKORTASUNERAKO DIRU LAGUNTZAK ESLEITZEKO DEIALDIA.

-Deialdian parte har dezaketen masterrak (pdf)
-Eskaerak aukezteko tokia: becas.auip@usal.es
-Epea: 2010eko ekainaren 4ra arte
-Deialdia: Testua (pdf)
-1. Dokumentua: eskabidea (pdf)
-2. Dokumentua: Kurrikuluma (doc)

2.- 2010/2011 IKASTURTEAN UPV/EHUn KALITATE AIPAMENA DUTEN DOKTOREGOEN PRESTAKUNTZA ALDIA OSATZEN DUTEN UNIBERTSITATE MASTERRAK EGITEN ARI DIREN ARGENTINA, KOLONBIA ETA MEXIKOKO IKASLEEN MUGIKORTASUNERAKO DIRU LAGUNTZAK ESLEITZEKO DEIALDIA.

-Deialdian parte har dezaketen masterrak (pdf)
-Eskaerak aukezteko tokia: becas.auip@usal.es
-Epea: 2010eko maitzaren 21tik ekainaren 18ra
-Deialdia: Testua (pdf)
-1. Dokumentua: eskabidea (pdf)
-2. Dokumentua: Kurrikuluma (doc)



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia