euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herriko paisaiak eta ondarea argazkitan ikusi nahi? Sartu 3digitala.com webgunean!

2013/02/15

3digitala.com webgunearen azaleko argazki bat
3digitala.com webgunearen azaleko argazki bat

PUBLIZITATEA

Euskomedia Fundazioaren 3digitala.com webguneak Euskal Herriko argazki bilduma zabala eskaintzen du: zehazki, 43.783 irudi, une honetan. Artxibo zabal honetan ikusmiratzeak euskal paisaietan, historian eta kultur ondarean barrena bidaia birtuala egiteko aukera eskaintzen du, mundu osoko erabiltzaileen eskura. Horrez gain, argazki bat bereziki atsegin dutenentzako irudia erosi eta inprimatzeko aukera ere ematen du webguneak.

Donostia-San Sebastián. 3digitala Eusko Ikaskuntza eta Euskomedia Fundazioak sortu duten irudi-banku digitala da eta publizista, argitaletxe zein ikus-entzutezko ekoizleei zuzenduta dago. Hala ere, webguneak Euskal Herriari buruzko irudi artxibo zinez zabala eskaintzen du, eta, hori dela eta, mundu osoko euskaltzaleentzako ere interesgarria izan daitekeela uste dugu.

Webguneak Euskal Herriko paisaia, kultur ondarea, historia eta gizarteari buruzko ia 50.000 argazki biltzen ditu. Horiek guztiak ikusteko errazena webgunean sartzea eta ikusmiratzen hastea da. Horretarako bildumak egileen arabera, gaiaren arabera edo kokapenaren arabera araka daitezke. Lekuaren arabera, esaterako, hauxe da aukera:

ÁLAVA-ARABA (2173)

GIPUZKOA (9251)

NAVARRA (17790)

BIZKAIA (1736)

LAPURDI (631)

NAFARROA BEHEREA (224)

ZUBEROA (673)

kokapenik gabea (11305)

Erabiltzaileek argazkiak erosteko aukera dute, izan profesionalki argitalpenen batean erabiltzeko, edo izan argazkia inprimatu eta aukeratutako tamainan etxean jasotzeko.

Horrez gain, webgunea Euskal Herriari buruzko argazkiak erakutsi eta saldu nahi dituzten egileentzako erakuslehioa izan daiteke ere. Zure argazkiak 3digitala.com-en jarri nahi badituzu, jarri harremanetan arduradunekin, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia