euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herriko ordezkariek lan bikaina egin dute San Frantziskon bukatu berria den I. Euskal Pilota Txapelketan

2007/09/18

Euskal Herriko eta Mexikoko ordezkariak txapelketako partida bat hasi aurretik  (argazkia EuskoSare.org)
Euskal Herriko eta Mexikoko ordezkariak txapelketako partida bat hasi aurretik (argazkia EuskoSare.org)

PUBLIZITATEA

San Frantziskoko Basque Cultural Centerek euskal pilotaz beteriko egunak bizi izan ditu: I. Euskal Pilota Txapelketaren finalak jokoan izan ziren larunbatean, eta igandean sari banaketa egin zuten bertan. Kirol arloan txapelketak Euskal Herriko ordezkarien sasoin ona erakutsi du, eurak irabazi baitute kategoria gehienetan. Txapelketak giro bikaina ekarri du San Frantziskoko BCCra eta pilotazale asko bildu da bertan partidak ikusteko.
Euskal Herriko ordezkariek emaitza ona lortu dute I. Euskal Pilota Txapelketan, beraiek irabazi baitute kategoria gehienetan. Mundu Pilota Batzarrak antolatutako ekimenak pilotaz eta pilotariez bete zuen San Frantziskoko Basque Cultural Center. Astebetez, zortzi herrialdetako pilotariak aritu izan dira lehian, txapela nork eskuratuko. Ikuskizuna ederra izan da South San Frantziskoko euskal egoitzara gerturatu diren ikusle eta pilotazaleentzat.

Finalak larunbatean jokatu ziren. Eskuz binakako kategorian Euskal Herriko ordezkariek (A. Mendizabal eta M. Urrutikoetxea) Mexikoko bikotea (C. Monsalvo eta J. A. Gutierrez) mendean hartu zuten 22-5 emaitzarekin. Emakumeen Gomazko Paleta finalean Euskal Herriko pilotariek (I. Pradera eta U. Fernandez) Venezuelako bikoteari irabazi zioten (E. Barreda eta A. Bakaikoa) 30-24 emaitzarekin bukatu zen partidan. Larruzko Paletan Euskal Herria izan zen garaile. I. Garate eta T. Etxebarriak mendean hartu zituzten R. Ledesma eta P. Agirre mexikarrak, 35-22 emaitzarekin. Txapelketa igandean bukatu zen, BCC-ko Udazkeneko Bestan egindako sari banaketarekin.

[Goiko irudian, Ezker eskubi eta goitik behera: Irekiera ekitaldiko une bat; Boliviako ordezkariak; Mexikoko selekzioa eta Argentinako ordezkariak (argazkiak EuskoSare.org)]

Xehetasun gehiago, EuskoSare.org-en. Webgune horrek txapelketaren jarraipen berezia egin du, partiden emaitzak, argazkiak eta jokalariekin elkarrizketak eskainiz.


Lotura interesgarriak

Basque Cultural Center, San Francisco
www.basqueculturalcenter.com

Zortzi herrialde ariko dira I. Euskal Pilota Txapelketan
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko abuztuaren 28an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia