euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herrian, harro janzten dituzte Txorierri HKTkoek Argentinako Rio Cuartoko Euskal Etxearen elastikoak

2013/07/26

Txorierri Herri Kirol Taldeko lau kide, Rio Cuartoko Gure Ametza Euskal Etxeko elastikoak soinean
Txorierri Herri Kirol Taldeko lau kide, Rio Cuartoko Gure Ametza Euskal Etxeko elastikoak soinean

PUBLIZITATEA

Argentina barnealdeko Cordoba probintziako Rio Cuarto herriko Gure Ametza euskal etxetik, honako irudia helarazi digute, erakutsiz zein harro dabiltzan Euskal Herrian Bizkaiko Txorierriko Herri Kirol Taldeko partaideak Gure Ametzako elastikoak soinean. Adiskidetasun eta elkarri laguntze harremana dute eurena, eta aurretik ere emana dugu EuskalKultura.com-en horren berri. Egia esan, beti da gauza on eta interesgarria euskal etxeen arloan, Euskal Herrian kultura, kirol eta beste zenbait arlotan dabiltzan taldeekin harremanak sakontzea, elkarren bultzagarri eta eragingarri.

Rio Cuarto, Argentina. Egiari zor, Euskal Herrian egindako argazkia da, Rio Cuartora bidali ondoren orain berriz ere atzera egiten ari dena, munduan zehar Rio Cuartoko euskal etxearen lagun direnei bidalia. Gogora dezagun Txorierri Herri Kirol Taldea Euskal Herrian aski famatua den taldea dela herri-kirolen arloan, eta, batzuetan, Rio Cuartoko euskaldunekin daukaten adiskidetasunaren erakusgarri haien elastikoak janzten dituela.

Gogora dezagun, gaur egun bolada hazkorra daramala herri kirolen munduan, jende askoren lan eskerga medio. Herri kirolen arloan kokatzen ditugu, adibidez: aizkolariak eta aizkora probak, segalariak eta sega jokoa, txinga eroatea, harrijasotzea, sokatira, ingude altxatzea, harrizulatzaileak, trontzalariak, lasto botatzea, orga jokoa, etab.

-Txorierri Herri Kirol Taldearen bloga
-Rio Cuartoko Euskal Etxearen webgunea



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia