euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herria neguan: Kepa Etchandy argazkilariaren irudiak sarean ikusgai Ibaifoto.com webgunean

2013/01/30

Euskal Herria neguan saileko argazki bat (egilea Kepa Etchandy)
Euskal Herria neguan saileko argazki bat (egilea Kepa Etchandy)

PUBLIZITATEA

Negu gorri-gorria ari gara izaten Euskal Herrian: euria, haizea, elurra, eta itsasoa ere zakar-zakar. Tarteka urdinguneak, eta eguzkirik ere badela ari gara ikusten. Kepa Etchandy argazkilari lapurtarrak urtaro ikusgarri hau baliatu du Euskal Herriari buruzko argazki sorta ederra egiteko. Ikusi nahi duenak www.ibaifoto.com webgunean du eskuragarri, Euskal Herriari buruzko beste 50.000 argazkiekin batera.

Baiona, Lapurdi. Kepa Etchandy argazkilariak sarean jartzen ditu aspalditik Euskal Herriko hainbat leku, ohitura eta gertakariei buruzko argazkiak. Ibaifoto.com webgunean bildu du hainbat urtetako lana: 50.000 argazki inguru, Euskal Herrira argazki bidezko bidaia egiteko adina, tartean paisaiak zein euskal bizimoduaren eta eguneroko gertakarien adierazpideak.

Azken honetan sareratu duen argazki-sortak negua hartu du ardatz. Baina oro har bisitariek aurtengo neguko irudiak, Arrokiagako pastorala, Baionako jaiak, Aturri ibaiaren inguruko bizimodua, itsasoa, mendiak, natura, Inauteriak... makina bat gairi buruzko galeriak ikusi ahalko dituzte bertan. 

"Euskal Herriko irudi hauek 20 urteko lanaren emaitzak dira. Irudi hauen bidez, Euskal Herriko herri eta hirien arkitekturak erakutsi nahi ditut, bai eta ere interes berezia duten edergune eta tokiak. Euskal Herriko biztanleen bizia ezagutarazi nahi dut, ekonomiaren, kulturaren, ohituren, besten edo kirolen bidez", azaltzen du argazkilariak.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia