euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal genealogia ikerketak Brasildik, Rio Grande do Sul Euskal Etxearen blogean

2013/09/27

Genealogiari buruzko artikuluak plazaratu ditu Rio Grande do Sul-eko Euskal Etxearen blogak
Genealogiari buruzko artikuluak plazaratu ditu Rio Grande do Sul-eko Euskal Etxearen blogak

PUBLIZITATEA

Euskal etxe gaztea da "Casa Basca do Rio Grande do Sul" elkartea, baina azken bi urteotan oso aktiboa izan da, eta sare sozialen bitartez estatu brasildar honetako euskal gaiei buruzko berriak eta ikerketak zabaltzen dihardu. Horien berri eguneratua izan nahi duenak euskal etxearen Facebook orrira edo taldera jo dezake, eta, aldiz, genealogia alorrean inguruotako euskaldunen berri izan nahi duenak, elkartearen blogean topatuko ditu hainbat ikerketa; gaztelaniaz eta portugaleraz.

Porto Alegre, Brasil. Rio Grande do Sul-eko Euskal Etxea lan eskerga ari da egiten estatu brasildar honetako euskal presentzia ezagutzera emateko, bai munduko euskaldunen artean eta baita euskal jatorridunak direnik ez dakiten brasildarren artean ere. Horretarako euskal etxearen aurkezpenak, hitzaldiak eta ekitaldiak baliatzen ditu taldeak, eta, gero eta gehiago, sare sozialen bitartez ari da euskal ondare hau ezagutarazten.

Elkartea oso aktiboa da, esaterako Facebook-en, eta bi gune ditu bertan: 

-Euskal etxearen orria

-elkartearen taldea

Horrez gain, azken asteotan elkarrizketa eta artikulu sail interesgarria jarri dute abian euskal etxearen blogean. Rio Grande do Sul estatuko hainbat euskal familien genealogia da post hauen ardatza. Gaztelaniaz eta portugaleraz argitaratzen dira artikuluak.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia