euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal etxea sortzen

2008/05/01

PUBLIZITATEA

Honela kontatzen zuen Irene Aguirre newyorktarrak Estatu Batuetako lehenengo euskal elkartearen hastapena 1913an: "XX. mende hasieran bazegoen euskaldunik New Yorken, baina ez antolatuta. Behin gertatu zen, ordea, bi heldu berrik gela errentatu zutela. Garai hartan argia hemen gas-argia zen, baina bi gazteek ez zuten diferentzia ezagutzen. Gaua iritsi eta lotara joan zirenean gazteek putz egin eta argia itzali zuten leihoak itxita egonik eta gasak itota hil ziren. Sosik ez zeukaten eta inguruko euskaldun guztiek ipini zuten dirua elizkizun duinak egin eta gainerako gastuak pagatzeko. Hortik atera zen kluba sortzeko ideia: euskaldunek kuotak ordainduko zituzten eta, inor behartzen bazen, beti egongo zen ezusteko egoerei aurre egiteko modua".



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia