euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kultura zeltak eta euskaldunak bat egin zuten Rosarioko Zazpirak Bateko Euskal-Eskoziar Topaketan

2008/06/24

Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxean egindako euskal-eskoziar topaketaren lehen edizioak Euskal Herriko eta Eskoziako kulturak batu zituen (argazkia Zazpirak Bat Euskal Etxea)
Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxean egindako euskal-eskoziar topaketaren lehen edizioak Euskal Herriko eta Eskoziako kulturak batu zituen (argazkia Zazpirak Bat Euskal Etxea)

PUBLIZITATEA

Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeak antolatu zuen euskal-eskoziar topaketaren lehen edizioak 'arrakasta izugarria izateko behar den guztia bildu zuen', euskal etxeko arduradunek adierazi dutenez. Jaialdian euskara eta gaelikoa izan ziren izar, mintzaldi, eztabaida eta DVD emanaldien bidez. Elkarteko 'Txikiak' eta 'Gaztedi Zutik' dantza taldeek ikuskizuna eskaini zuren eta anaitasun afaria egin zuten Maiatzaren 25eko jai egun argentinarra ospatzeko. Egunari bukaera emanez Buenos Aireseko 'Fingal' talde argentinar-eskoziarrak kontzertua eskaini zuen.

Rosario, Argentina. Euskal Herria eta Eskozia; euskara eta eskoziar gaelikoa. Lau hitz horiek 200 pertsona inguru bildu zituzten Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxean Euskal-Eskoziar Topaketaren lehenengo edizioan. Bi hizkuntzen inguruko gainbegiradak Euskal Herria eta Alba --Eskoziaren izena  gaelikoz-- bezalako estaturik gabeko nazioen hizkuntza gutxituen fenomenoa ulertzeko balio izan zuen. Partaideak harrituta gelditu ziren bertan aipatutako esaldi batekin: 'Zure hizkuntza galtzen baduzu zure mundua galtzen duzu eta munduak gaelikoz bizitza esan nahi du, beraz, zure bizitza galtzen duzu, ez fisikoa baina bai kulturala'.


Euskal-eskoziar topaketaren lehen edizioa7
[Euskara eta eskoziar gaelikoa izan ziren topaketa honetako lehen edizioko gai nagusiak. Irudian, jardunaldian egindako hitzaldi eta solasaldietako partaide bat hitz egiten]

Topaketan bildutako lagunek bi hizkuntzaen egungo egoera alderatu zuten eta solasaldietan azaldutako eritzi eta datuen arabera euskarak indar gehiago duela ondorioztatu zuten. Euskal-eskoziar jardueraren ostean, Euskal Etxeko 'Lagun Artean' abesbatzak euskal eta argentinar kantu errezitaldia eskaini zuen eta 'Txikiak' eta 'Gaztedi Zutik' dantza taldeek ekitaldia borobildu zuten.


Euskal-eskoziar topaketaren lehen edizioa8
[Euskal-eskoziar topaketako lehen edizioko partaideek 'Lagun Artean' abesbatzaren kantez gozatu ahal izan zuten]

Euskal-eskoziar topaketaren lehen edizioa5
[Goiko irudian, 'Txikiak' dantza taldeko haurrak ikurrinaren irudia osatzen]


Euskal-eskoziar topaketaren lehen edizioa2
['Gaztedi Zutik' dantza taldeko kideek giroa animatu zuten ikuskizuna eskainiz]

Zazpirak Bat Euskal Etxean bildutako partaideek afari tradizionala antolatu zuten, errekiaz osaturik, Maiatzaren 25eko aberri eguna ospatzeko. Gauerdian argentinar himnoa abestu eta egun kulturalari amaiera emateko 'Fingal' taldeak kontzertua eskaini zuen. Buenos Aireseko musikariek Eskoziako musika eta dantza tradizionalak eskaini zituzten, eskoziar gaelikoz abestuz.


Euskal-eskoziar topaketaren lehen edizioa3
[Maiatzaren 25a ospatzeko antolaturiko afarian 200 pertsona inguruk parte hartu zuten]

Euskal-eskoziar topaketaren lehen edizioa4
['Fingal' talde argentinarrak eskoziar dantza eta musikaz osaturiko ikuskizuna eskaini zuen (argazki multzoa Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxea)]


Lotura interesgarriak

Zazpirak Bat Euskal Etxearen webgunea
www.zazpirakbat.com

Eskoziar gaelikoari buruzko informazio gehiago
http://es.wikipedia.org/wiki/Ga%C3%A9lico_escoc%C3%A9s



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia