euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal eta valentziar pilotariek pilotakadak trukatu ahal izango dituzte bihar Sestaon egingo den jaialdian

2008/05/15

Euskal eta valentziar pilotariek Sestaon jokatu beharreko partidak iragartzen dituen kartela
Euskal eta valentziar pilotariek Sestaon jokatu beharreko partidak iragartzen dituen kartela

PUBLIZITATEA

Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre-n (BEC) egiten ari diren XXI Feria Internacional de Turismo Expovacaciones - Expoconsumo erakustazoka dela-eta, zenbait euskal eta valentziar pilotarik Sestaoko udal pilotalekuan egingo den pilota jaialdian parte hartuko dute bihar. Iragan hilaren 2an joaneko partidak jokatu zituzten Azkoitiko frontoian (Gipuzkoa) eta itzulerakoak izango dira biharkoak. Aurrekoan Euskal Herriko pilotariak gailendu ziren.
Costa Blancako kultur ordezkariek (Alacant, Espainia) Bilbao Exhibition Centre-n (BEC) duten standean aurkeztuko dute ordubatean Sestaoko udal pilotalekuan euskal eta valentziar pilotariek jokatu beharreko jaialdia. Kirol jardunaldia bihar bertan egingo da 19:45etan binakako bi partida jokatuz. Lehenengo norgehiagoka A. Mendizabal eta Mikel Gonzalez euskaldunen eta Pascual II.a eta Pedro valentziarren artekoa izango da. Bigarren partidan Ongay eta Lasa III.a --Aspe pilota profesionaleko enpresako pilotariak-- Sarasol II.a eta Genoves II.a Valentziako bikotearen aurka neurtuko dira.

Sestaoko udal pilotalekuak 28 metroko luzera edukiko du --Euskal Herriko pilotariek 36 metroko luzerako frontoietan jokatzen dute eta Valentziakoek 25 metroko luzerako kantxetan--. Horrela, antolatzaileek erreboteko horma bat ipiniko dute. Kirolariek, gainera, 70 gramoko pisuko pilotak erabiliko dituzte euren partidak jokatzeko. Normalean valentziarrek 50 gramoko materiala erabiltzen dute eta euskaldunek 103 gramokoa.

Norgehiagoketan aipatu beharreko beste xehetasun bat markagailua izango da. Euskal Herriko kirolariek 22 tantora eta Valentziakoek 41era jokatzen dutela kontutan hartuta, 32 tantora iristen den bikotea izango da garailea. Bestalde, Euskal Telebistak (ETB) eta Canal 9 valentziar kateak partidak grabatu eta telebistaz eskainiko dituzte.


Lotura interesgarriak

Euskal kantxa historiko bakarra salbatzeko kanpaina Arizonan
2008ko maiatzaren 12an EuskalKultura.com-en argitara emana

Argentinako zenbait EEetako pilotariak arituko dira eskuz Paranan
2008ko apirilaren 2an EuskalKultura.com-en argitara emana

EHa, AEBak, Bolivia eta Mexikoko pilotari eta zestapuntistak Mexiko DFn
2008ko apirilaren 5ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Pilotako Binakako Txapelketako finala Caracaseko Eusko Etxean
2008ko apirilaren 2an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia