euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Euskal Dirdira Mexikon" erakusketak zazpi euskal sortzaileen lana dakar DFra

2014/06/17

Erakusketaren kartela
Erakusketaren kartela

PUBLIZITATEA

Estudio Lofft San Ángel arte galeriak zazpi euskal sortzaileen lana aurkeztuko du DFn, “Euskal Dirdira Mexikon: Resplandor Vasco en México” izenburupean. Bertan bildu diren artistek Oteiza eta Chillida buru izan zuten "euskal eskola" ospetsuaren eraginpean hazi dira, baina ondare hori gaur egungo konplexutasunera egokitu beharra izan dute. Erakusketa osatzen duten artistak honakoak dira: Fernando Biderbost, Aitor Etxebarria, Naia del Castillo, Fernando eta Vicente Roscubas anaiak, Luis Candaudap eta Gorka Larrañaga. Azken biak Mexikon bizi dira eta erakusketaren antolatzaileak izan dira.

Mexiko DF, Mexiko. Estudio Lofft galeriak gaur arratsaldean inauguratuko du "Euskal Dirdira Mexikon" izeneko erakusketa. Zazpi euskal sortzaileen lana bildu da erakusketa honetan, euskal sorkuntzaren egungo uztaren erakusgarri: Fernando Biderbost, Aitor Etxebarria, Naia del Castillo Fernando eta Vicente Roscubas bikiak, Luis Candaudap eta Gorka Larrañaga. Azken biak dira erakusketaren antolatzaileak.

Gorka Larrañaga margolaria Mexikon bizi da eta bertan euskal sortzaileekin zubi lana egiten duen Casa Galeria egitasmoa jarri zuen abian 2011n. Ordura arte Mexikoko Santa Feko Universidad Iberoamericanan Euskara eta Euskal Kultura irakurletzaren buru izan zen, lau urtez. 

"Euskal Dirdira Mexikon, Resplandor del País Vasco" erakusketarako aukeratutako zazpi artistek euskal sorkuntzan ibilbide oparoa dute. Erakusketak arte genero desberdinetan egin duten lana ezagutzera emango du: margoalritza, eskultura, argazkilaritza... Gorka Larrañaga eta Luis Candaudap-en esanetan artista hauek Oteiza eta Chillidaren ondarea jaso eta gaur egungo egoera eta konplexutasunera egokitu behar izan dute.

Erakusketaren inaugurazioa gaurko arratsaldeko zazpietan egingo da, Estudio Lofft galerian (Cuauhtémoc 158 B-4, Col. Tizapán, San Ángel). 


« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia