euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskarazko blog onenak aukeratuko dira martxoaren 6an Bilbon, "Blogetan!" lehiaketaren finalean

2014/02/28

Izparringia bloga da finalistetako bat
Izparringia bloga da finalistetako bat

PUBLIZITATEA

Azkue Fundazioak Argia aldizkariaren laguntzarekin abian jarri duen Blogetan! lehiaketak lau kategoriatako hamabi finalisten izenak aditzera eman ditu. Publikoak eta epaimahaiak hautatu dituzte finalista hauek. Irabazleen izenak datorren martxoaren 6an emango dira jakitera, Azkuek eta Argiak antolatu duten euskal blogarien topaketaren baitan. Jardunaldi irekia eta doakoa izango da. Bertan izan nahi al duzu? Jarraian esango dizugu nola.

Bilbo, Bizkaia. Datorren martxoaren 6an Bilboko Euskararen Etxea euskal blogosferaren bilgune bilakatuko da, Azkue Fundazioak eta Argia aldizkariak antolatu duten Blogetan! Euskal blogariak lehian lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia dela eta. Hamabi finalista daude lehian, lau kategoriatan. Kategoria bakoitzean irabazle bakarra izango da. Hauek dira finalistak!

Sari banaketarekin batera, euskarazko blogei buruzko jardunaldia antolatu dute elkarteek, eta hainbat aditu gonbidatu dituzte gai honen inguruan hausnarketa egin eta solasteko. Jardunaldi hau doakoa eta guztiz zabala izango da. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Egitaraua

-Ongietorria eta aurkezpena. Iurdana Acasuso, Azkue Fundazioaren zuzendariaren eskutik.

- Ikuspegi teorikoa: Blogen ikuspegia marko teoriko batetatik aztertuta. Gorka Palazioren eskutik (@palazio), Euskal Herriko Unibertsitateko Ikusentzunezko Teknologietan Katedraduna.

-Blog arrakastatsuak eta euskaraz oso anitzak dira. Atal honetan adibide batzuk ikusteko aukera izango dugu, protagonisten eskutik zuzenean, eta beraien esperientzia kontatuko digute:

-Blogak enpresa eta marketin ikuspegi batetik. Lucas Aisa (@calvoconbarba) zaragozakoa da, sarean ezagunagoa da Calvo con Barba ezizenagatik. Marketinean eta online estrategietan aditua da. Sozial media gaia maisuki tratazen du bere blogean: calvoconbarba.com Pertsonaia xelebrea dugu Lucas!

-Mahai-ingurua:  Blogak gaitzat hartuta, hainbat euskal blogari izango ditugu Blogen errealitate berria aztertzen eta euskarak duen presentzia aztertzen.

Marijo Deogracias (@desplazatua)
Maite Goñi (@euskaljakintza)
Juanra Madariaga
Haritz Rodriguez (@tokitan)

*Gorka Bereziartua (@boligorria) moderatzailea izanik.

-Blogetan! Blog izarren bila lehiaketaren sari banaketa ekitaldia.

-Pintxoak eta networkina

Etorri nahi duzu? Hemen sakatu!

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia